GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-21
Javier VIDAL MENDOZA | Zaldibarko liburutegiko arduraduna
«Liburutegiak amets egiten ikasteko lekurik egokienak dira»
Zaldibarko liburutegia zorioneko da. Orain gutxi irakur zaletasuna bultzatzeko Maria Moliner kanpaina irabazi duela jakin du, «Amets egiten ikasten» izeneko proiektuagatik, beste 350 zentro publikoekin batera. Lehiaketan Estatu espainol osoko 50.000 biztanle baino gutxiagoko herriek har dezakete parte eta aurten Bizkaian, Ermua, Basauri, Etxebarri, Iurreta, Markina, Sopuerta, Zalla, Zamudio eta Zaldibar bera izan dira sarituak.

Ipuinak dira amets egiteko erarik hoberena eta, hortaz, liburutegiak dira amets egiten ikasteko lekurik egokienak», dio Zaldibarko liburutegiko arduradun Javier Vidalek, “Amets egiten ikasten” proiektuaren helburuaren gainean galdetzerakoan. Estatu espainol mailako saria irabazi du herri bizkaitar txiki horretako liburutegiak iaz antolatutako ipuin kontalari eta ikastaroengatik. Saria udaberriarekin batera jasoko dituzten 300 bat liburu dira. Bizkaian bakarrik, hala ere, beste zortzi liburutegik ere jasoko dute liburu sorta. Iurretak adibidez, “Hazteko ikasi”rengatik jaso du saria eta Ermuak, 2005ean lehen saria jaso zuenak, “Nik ere zeresana badut!” gizarte-integraziorako esperientziagatik. Zaldibarko Vidalek, hala ere, sariak batez ere lanean jarraitzeko bultzadatxoa eman diela nabarmendu du.

­Zertan datza zehazki «Amets egiten ikasten» proiektua?

Urtean zehar hilabetero ipuin kontalariak izan ditugu umeentzat. Ostiral arratsalde bat aukeratu genuen eta horrela, hilabetero umeak liburutegira etortzen ziren ipuin kontalarietara. Bestalde, eta ipuinekin jarraituz, ikastaroak antolatu ditugu helduentzat, bertan ipuinak kontatzen irakatsi zietelarik. Lehenengoa maiatza aldean izan genuen eta, parte hartzaileen artean izan zuen arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki genuen, udazken aldean hain zuzen.

­Guraso asko gerturatu al dira ikastaroetara umeak errezago oheratuko dituztelakoan?

Egia esan gurasoak izan dira, gehien bat, ikastaroetara etorri direnak, baina irakasle eta begiraleren bat ere gerturatu da. Orokorrean jende pila bat animatu da kanpainan parte hartzera. Ipuin kontalariena, adibidez, oso jendetsua izan zen eta liburutegia jendez lepo izan genuen. Umeak izan dira, hala ere, liburutegira gehien gerturatu direnak. Gerturatutako ume kopurua ikusita erabaki genuen udazkenean ipuin kontalariena errepikatzea.

­Aurten ere era honetako ekintzak antolatzen jarraituko duzue?

Ipuin kontalariak antolatzen behintzat jarraituko dugu, horrela umeek hitzordu hau beti buruan izan dezaten, behintzat uda arte. Orduan eguraldi ona egiten duenez eta denbora libre gehiago ere badutenez, kalean jolasten ibiliko dira, baina gainontzean hilabetero izango ditugu ipuin kontalariak. Irakurle txoko bat ere egin nahi dugu, bai helduentzat eta baita txikienentzat ere.

­Lehiaketa 50.000 biztanle baino gutxiagoko herriei dago zuzendua, baina bertan zuek bezalako 2.000 biztanleko herri txikiak sartzen dira eta baita 40.000koak ere. Zerk bereizi zaituztete?

Aipatutako ipuin kontalariez eta ikastaroez gain, batez ere iaz erosi genituen umeei zuzendutako bide-hezkuntzako liburuak erabakiorrak izan direla uste dut. Adinaren arabera, hiru urtetatik hamar urtera arte mailakatutako liburuak hain zuzen ere. Gidatzeari buruz ikasi ahal izan dute liburu horiei esker. Helduentzat berriz, gida-baimena ateratzeko CD-ROM eta liburuak ere ekarri ditugu. Hori oso liburutegi gutxik egiten dute.

­Jendea erakartzeko modu bitxia...

Liburutegian ez zegoen horrelako ezer eta, hain justu, 2006an atera zenez puntu bidezko gida-baimena, animatu egin ginen. Beharrezkotzat ikusten genuen liburutegian horren inguruko informazio gehiago biltzea.

­Herri txikia izanda, guztiek izango zuten jada sariaren berri. Zein izan da herritarren erantzuna?

Herria pozik dago sariarekin, gu bezalaxe. Batzuk etorri dira zoriontzera albistea jakin dutenean. Gainera sari horrekin egunero egunero liburutegira etortzen direnak ere ikusi dute zerbaitetarako balio duela. Saria beraiei esker ere izan da.

­Inoiz baino gutxiago irakurtzen dela orain diote askok, geroz eta jende gutxiagok jotzen al du liburutegietara?

Hau oso liburutegi txikia da, baina gurera azken hiru urte hauetan, nik ikusi ahal izan dudanez behintzat, geroz eta jende gehiago dator. Egia dena da ohiturak aldatu egin direla, lehen agian liburuak etxera eramatera bakarrik etortzen ziren, baten bat liburu edo aldizkariren bat bertan irakurtzera, baina orain, eskaintza ere handitu egin denez eta DVDak, CDak, CD-ROMak eta horrelakoak ditugunez, jende gehiago etortzen da horiek hartzera. Liburuen mailegua pixka bat jaitsi da beste horiena igo delako. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss