GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-21
San Sebastian Eguna
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Askok ezikusiarenaegin edo nahi ezarren, igaro da2007ko SanSebastian eguna.Danbor hotsek, jaiak,alaitasunak eta umoreonak bete dituzteazken 24 orduak,baina horien ondoren,orain, indarrak berritueta datorren urtekoSan Sebastian egunaribegira jartzeko uneada. Hori bai, aurtenbizitakoak ondogogoan hartuta!

Gutxiago falta da jada 2008ko San Sebastian egunean donostiarrek, azpeitiarrek, lakuntzarrek eta horietara hurbilduko diren beste hainbatek beren urteroko jantzi garbi eta apainak armairutik atera eta danbor hotsek kale guztiak har ditzaten. Horixe da behintzat askok eta askok une hauetan buruan izango dutena; beste batzuek, ordea, nahikoa lan izango dute oraindik ere aurreko eguneko 24 orduetan xahututako indar guztiak berreskuratzen.

Izan ere, 24 ordu oso azkar igaro daitezke jai giroan, baina hala ere, halakoetan gorputzak hartzen duen pasada ez da txikia izaten. Atzoko eguna hastearekin batera lehertu zen jaia eta danbor hotsa, baina egun osoan zehar iraun zuten San Sebastian egunaren bereizgarriek gure artean.

Gazteenen txanda

Gauez helduagoei tokia utzi ostean, atzo eguerdian haur danborradak zeharkatu zituen Donostia eta Azpeitiko kaleak, 12.00etan lehenengo kasuan eta 12.30ean bigarrenean.

Gipuzkoako hiriburuan 45 ikastetxetako 4.540 gaztetxo inguru izan ziren danborra astindu eta astindu aritu zirenak, eta Azpeitian ere, gutxiago izanagatik, kopuru handia bildu zen.

Haur askok, ordea, ezin San Sebastian eguna iritsi arte itxaron, eta are gutxiago eguerdiko hamabiak eman arte, eta bezperatik hasten dira Sarriegiren doinuak jotzen hiri osoan zehar.

Hala ere, haur danborradarekin batera, beste hitzordu garrantzitsu bat ere izaten da ordu berean Donostian, Urrezko Danborra sariaren banaketa, hain zuzen. Aurten, Pedro Abrego sukaldariak jaso du sari preziatua, hiriburuko alkatearen esanetan, Madrilgo bere bi jatetxeetan «Donostiako zati bat duelako».

Hori ez zen izan, ordea, omenaldi bakarra, Azpeitian bertako korala omendu baitzuen Udalak, danborradaren hasiera ekitaldi guztietan ­50 orotara­, parte hartu izana eskertzeko. Orain, 2008koa hurbilago dagoela pentsatzea baino ez zaigu geratzen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss