GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-21
- Zubieta
Sanse Lemonaren kontura itzuli da garaipenen bidera

REAL SOCIEDAD B 2
LEMONA 0

Real Sociedad B: Ximun; C.Martinez, Quintana, Esnaola, Balentziaga, Elustondo (Beobide, 90.m), Estrada, Villar, Zurututza, Aguirretxe (Viguera, 79.m) eta M. Garcia (Txoperena, 70.m). Lemona: Jose Carlos; Sanpedro, Txopitea, Iosu, Basagoiti, Urraka (Gusi, 84.m), Aitor Ramos (Legarreta, 64.m), Tokero, Oinatz, Goikoetxea eta Pastrian (Iñigo Perez, 82.m). Epailea: Latre (Aragoi). Balentziagak, Elustondok, Urrakak eta Ramosek ikusi zituzten txartel horiak. Oinatzek bi ikusi zituen, eta ondoren gorria. Golak: 1-0, 58.m: Agirretxe. 2-0, 88.m: Villar:

DONOSTIA

Sansek Lemonaren aurka eman zion amaiera bere bolada txarrari eta garrantzi handiko garaipena lortu zuen. Emaitza horri esker, gipuzkoarrak sailkapeneko erdialdean jarraituko dute eta bizkaitarrek, aldiz, atzera pausoa eman dute.

Partida ez zen ona izan, ezta gutxiago ere. Lehen zatian ez zen golerako ia aukerarik izan, eta jendeak aspertzeko aukera ederra izan zuen, baloia zelai erditik ia ez baitzen pasatzen, eta horrela, ezin golik egin.

Bigarrenean, Agirretxek penaltiz lortutako golari esker aurreratu ziren zuri-urdinak, eta horrek jokoa apur bat lasaitzeko balio izan zien. Villarrek amaieran lortutako golak erabaki zuen azkenik neurketa, ordurarte, Lemonak ere golen bat lortzeko paradarik izan baitzuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss