GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-21
- Saskibaloia: ACB Liga
Irregulartasunak galdu du Lagun Aro Fuenlabradan
·Antolatzaileen lan eskasa eta Andrés Misoren puntuak erabakigarri izan ziren

FUENLABRADA 74
BILBAO BASKET 61

BILBO

Irregulartasuna da Bilbao Basketen etsairik okerrena. Kalitatea ba du Txus Vidorretaren taldeak, baina erregulartasun ezaren erruz asko sofritzen du, batez ere etxetik kanpo jokatzen duenean. Halaxe pasa zitzaion atzokoan ere Alta Gestión Fuenlabradaren aurka, eta 74-61 galdu zuen.

Azken partidetan ohi duen antzera, Bilbao Basketek oker ekin zion Fuenlabradaren aurkako partidari. Madrildarrak oso eroso zebiltzan eta hala, Andrés Misoren puntuei esker 23 saskiratu zituen Estudianteseko jokalari ohiak­, amen batean 13-2 aurreratu ziren. Txus Vidorretarenak aldiz, oso makal ari ziren defentsan.

Bigarren laurdenaren hasieran sartu ziren, azkenik, bilbotarrak neurketako dinamikan. Recker eta Ranciken puntuei ­aspaldiko partez oso ongi aritu zen eslovakiarra erasoan­ eta Banicen defentsa lan onari esker, hamar puntuz behetik ipini ziren markagailuan. Hala, hutsegiteak eta saskiratze onak tartekatuz, atsedenaldira 39-30 iritsi ziren.

Antolatzaileak oso eskas

Hirugarren laurdenean gogotsu hasi zen Bilbao Basket eta bost puntutara jarri zen Reckerren hiruko baten ostean: 41-36. Alabaina, Brown eta Tom Widemanen eskutik, atzera, berriz ere ihes egin zuten madrildarrek.

Bilbao Basketen irregulartasunaren errudun nagusienak Azofra, Salgado eta Koljevic izan ziren, beren mailaz oso behetik jardun baitzuten hirurak. Modu horretan, Gerald Brownen 6-0eko partzial baten ondotik, 56-42 amaitu zen hirugarren laurdena.

Azken laurdenean gogotik ahalegindu zen talde bilbotarra. Etxekoek pazientziaz jokatu zuten ordea, eta jaurtiketa libreetan seguru aritu ziren gainera. Azken aldera, Txus Vidorretari adierazi teknika bat baliatuz, behin betiko ihes egin zuten.



Azken bien arteko partida
A.G.
BILBO

Valladoliden ACB Ligako azken postuetan diren bi taldeek jokatu zuten, Grupo Capitol Valladolid eta ViveMenorcak. Ezustean, 72-79ko emaitzaz, Ricard Casasen mutilek irabazi zuten gaztelarren aurka. Hala, azken postuan berdinketa lortu du balearretako taldeak, launa garaipen pilatzen baitituzte talde biek. Atzoko garaipena arras garrantzitsua izan daiteke Bruesa GBCrentzat, kasu, garaipen pare bateko aldea har baitezake gaur Polaris World Murciari irabaziz gero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss