LICEO FRANCES 29
KITMAR ORDIZIA
20
DONOSTIA
KitmarOrdiziak ezin izan zuen atzo garaipenen bidetik jarraitu eta esku hutsik itzuli zen Liceo Frances taldearen aurka jokatutako partidatik.Madrildarrak erasora atera ziren lehen minututik eta euskaldunak ezustean harrapatu zituzten. 21 minututan 15-0 aitzineratu ziren etxekoak. Horrek apur bat esnatzeko balio izan zien urdinei, eta jokoan sartzen joan ziren; baita markagailuan hurbiltzen ere. Lehen zatiko azkeneko jokaldian Villa argentinarrak lortutako zigor-kolpe bati esker, markagailuan berdinduta joan ziren atseden hartzera.
Bigarren zatian ere etxekoak gogor atera ziren, baina euskaldunek nahiko ongi eutsi zieten. Hala ere, beherakada bat izan zuten bigarren zatiko erdialdean, eta hori ederki aprobetxatu zuten madrildarrek, transformatutako bi entsegu egiteko eta berriro ere tartea egiteko.
Ordizia ahalegindu zen gutxienez puntu gehigarri bat lortzen, baina Otazuak azkeneko jokaldian lortutako entseguak ere ez zien horretarako balio izan. Atzo ere jaurtitzaile on baten falta nabaritu zuen talde goierriarrak, ostikoekin ez baitzen, aurreko astean bezalaxe, oso fin aritu Villa jokalari argentinarra.