GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-21
-Binakako Txapelketa
Txapelketako partidarik onena ere Goñi eta Irujoren poltsikora joan da
·Markagailuari buelta eman eta zailena egin ostean, urdinek azken unean galdu dute

MTZ. DE IRUJO- GOÑI III 22
BENGOETXEA VI-RUIZ 19

Pilotakadak: 587. Iraupena: 70 minutu. Markagailua: 7-0, 7-1, 8-1, 8-2, 9-2, 9-8, 12-8, 12-9, 14-9, 14-10, 16-10, 16-15, 17-15, 17-16, 18-16, 18-18, 21-18, 21-19, 22-19. Egindakoak: Martinez de Irujok, 12; Bengoetxeak, 8. Sakez: Martinez de Irujok, 4; Bengoetxeak, 2. Gertaerak: Sarrera ona eta giro bikaina Iruñeko Labrit pilotalekuan.

IRUÑEA

Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz beren lehen garaipena lortzeko zorian egon ziren atzo IruñekoLabriten. Hain zuzen ere, partidari buelta eman eta 18-18ko berdinketa lortu ostean, azken unean egindako hutsek garaipena eman zieten Juan Martinez de Irujo eta Fernando Goñiri.

Txapelketako partidarik onena izan zen, azken ordu erdiko parekotasuna lekuko. Irujoren hasiera indartsua ikusita, ez zirudien norgehiagoka hain orekatua izango zenik. Izan ere, bost minutu eskasetan, Iberoko aurrelariak sei tanto jarraian egin baitzituen: bi sake, zabalera bidalitako kolpe eder bat, bi dejada eta Ruizi buruz gain pasatako bolea ikaragarri bat. Gero 7-0ekoa etorriko zen, arratsaldeko abantaila handiena.

Partida erabat aldatu zen hortik aurrera, Bengoetxea jokoan sartzearekin batera. Aurrelari urdinak tanto ederrak egin zituen, dejada batekin lortutako 9-6koa edo bolea baten bitartez egindako 9-8koa kasu. Ondoren, partida nahastu zuen tantoa iritsi zen, 10-8koa, hain zuzen ere. Epailea ez zen fin aritu eta Ruizek ukitu ez zuen pilota bat gorrien aldeko tanto bihurtu zuen. Erabaki horregatik edo, Bengoetxea eta Ruiz partidatik joan egin ziren, eta Irujok aukera ondo aprobetxatu zuen 16-10 arte ihes egiteko. 7-2ko partziala jarri zuen tantoan txapeldunaren gaitasunak agerian geratu ziren. Irujok bederatzi t’erdian ipini zuen pilota ezkerrez, gero bolea baten bidez tantoa zabalean bukatzeko.

Baina, partida bere azken txanpan sartzen ari zela zirudienean, Patxi Ruiz agertu zen Bengoetxea egiten ari zen lan onari jarraipena emateko. Honela gauzak, txapelketako unerik politenak bizi izan ziren, tanto eder eta gogorrekin. Urdinek egindako 8-2 partzialean denetarik ikusi ahal izan zen: 16-15ekoa, Ruizek atzeko paretaraino bidalitako eskuinkada bat tarteko; edota 17-16koa, Bengoetxeak zabaletik zabalera egindako bolea ikusgarria.

Hirutik hiru

18-18ko berdinketa lortu eta zailena egin ostean, Ruizen bi hutsek eta Bengoetxeak izandako zorte txarrak ­berak errematatutako pilota batek hanketan eman zion, aurreko koadroetan tantoa irabazita zuenean­ Irujo eta Goñiri eman zien garaipena. Bikote garaileak lan ona egin zuen, baina une askotan Bengoetxearen eta Ruizen mende egon ziren. Dena dela, asko sufrituta bada ere, hirugarren garaipena eskuratu zuten jokatutako hiru partiduetan. Galtzaileek, berriz, oraindik ez dute partidarik irabazi, itxura bikaina eskaini arren.

Norgehiagoka amaieran, Irujok adierazi zuen final laurdenetan atzoko bikotea saihestu nahi duela. Asko sufritu izanaren seinale, zalantzarik gabe. «Gu geuk irabazi dugu, baina beraiek irabazi zezaketen lasai asko», esan zuen, eta partida «gogorra» eta «erritmo handikoa» izan zela erantsi zuen.



Olaizola y Beloki logran su primer triunfo

DONOSTIA

Olaizola I y Beloki lograron inaugurar su casillero de victorias en el campeonato tras derrotar a Chafee y Eulate (22-17) en partido disputado en el frontón Izarraitz de Azpeitia.

El encuentro se caracterizó por el material utilizado por cada pareja, lo que originó que se sucedieran las rachas en el marcador. Beloki y Olaizola iniciaron fuertes el partido y se fueron hasta el 11-5. No obstante, Chafee y Eulate se recuperaron hasta colocarse con un apretado 15-14 en contra, después de endosar a los rojos un parcial de 9-3. La igualdad se mantuvo hasta el 17-16, pero a partir de ahí el de Goizueta y el de Burlata se fueron definitivamente en el marcador y colocaron el 22-17 definitivo.

Olaizola jugó largo a Chafee, consiguiendo hasta 10 tantos en juego. El delantero de los azules volvió a jugar a buen nivel, pero esa circunstancia no fue suficiente para impedir que Beloki dominara en la zaga.

La tercera jornada del Campeonato de parejas se cierra hoy con el partido que enfrentará en Bergara a Koka y Otxandorena contra Gonzalez y Pascual. El festival dará inicio a las 17.00.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss