GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2007-01-21
- Txirrindularitza, Pista
Olaberriak Danborrada ospatu duLos Angelesen
·Brontzea eskuratu zuen; Mazkiaran eta Alonso ere itzel aritu ziren

Unai IRARAGORRI
BILBO

Cespa-Eustrak taldeko Leire Olaberria gipuzkoarrak sekulako emaitza erdietsi zuen atzo Munduko Kopan eta Danborrada ospatu zuen Los Angelesen. Ikaztegietako txirrindulariak brontzea eskuratu zuen puntuazio proban, hain zuzen ere. Hodei Mazkiaran eta Aitor Alonso, berriz, itzel aritu ziren, laugarren eta seigarren sailkatuz.

Cespa-Eustrak taldea hirugarren aldiz lehiatu da Munduko Kopan, Sydneyko eta Moscuko lasterketen ostean.Hasierako bi horiek goizegi hartu zituzten Olaberriak, Alonsok eta Elorriagak, baina azken asteetan sasoia harrapatu dute eta frogatzen hasi dira.

Los Angelesen, taldearen bizikletek eutsi zuten Estatu Batuetako mugan, baina Olaberriak domina eskuratu zuen bigarren aldiz. Iazko denboraldian ere zilarra lortu zuen Sydneyn.Aurten ez du emaitza nabarmenik lortu, dohainak baditu ere ­sei aldiz izan da Espaniako txapelduna­. Edonola ere, gorantz doa eta atzo lasterketa ederra egin zuen puntuazioan. Munduko txapeldun Hammer estatubatuarrak eta Kubako Gonzalezek besterik ez zuten gainditu euskalduna.

Olaberriak honako hau adierazi zuen: «Gorriak ikusi ditut bigarren esprintaren ondoren, burua hartzea ez da erraza izan, baina ongi heldu naiz amaierara eta dena eman dut podiumera igotzeko».

Euskaldunak protagonista izan ziren atzo “The Home Depot Center” Belodromoan. Kilometroan, Mazkiaran gazteak ­17 urte baino ez ditu­ oso gertu izan zuen brontzea, baina laugarren sailkatu zen. Etorkizuna zabala du Mazkiaranek pistan, ezbairik gabe.

Alonsok, berriz, bere ibilbideko emaitzarik onena ­seigarrena postua­ lortu zuen scratch lasterketan, azken hilean osasun arazoak izan dituen arren.

Gaurko bigarren jardunaldian, Olaberria bera arituko da, baita Maeztu eta Elorriaga ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Indarrak berritzeko unea iritsi da
Euskal Herria
«La propuesta de Uztaritze es una aportación de Ipar Euskal Herria al país»
Kirolak
El hombre de negro apostó por la roja
Euskal Herria
Jóvenes afirman que el TS «no va a parar el proyecto independentista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss