GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-29
Barrena: «Prozesua da UPN Gobernutik kentzeko bidea»
Ezker abertzaleak 300 lagun inguru bildu zituen atzo Etxarri Aranatzen, Amaiursarea izena duen eztabaida prozesuari dagokion aurrerapausoan. Pernando Barrenak bertan azaldu zuenez, «prozesu demokratikoa aitzinatzea» da helburu nagusia, eta horixe bera litzateke «UPN Gobernutik kentzeko bidea». «Berak ongi daki hori», adierazi zuen Barrenak.


Barrena:«Prozesua da UPN Gobernutik kentzeko bidea»

ETXARRI ARANATZ

Azaroan, ezker abertzaleak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeei begira Amaiursarea eztabaida abiatu zuen, eta jende ugari erakartzen ari da. Aurrekoan, Estellerrian eman zuen horren seinale, eta atzo Etxarri Aranatzen. Bertako kultur etxean 300 lagun inguru bildu zuen ekimenak.

Pernando Barrena mahaikidea arduratu zen ekitaldia ixteaz, eta ezker abertzaleak hauteskundeei begira finkatu dituen lehentasunak aipatu zituen. «Ezker abertzalearen indarra eta ezker abertzalearen eskaintza politikoa aldaketa politikorako erabakigarriak dira. Ongi daki hori UPNk, eta horregatik ari da bere esku dagoen guztia egiten konponbiderako prozesua lehertzeko», esan zuen.

«UPNk badaki prozesuak aurrera egiten badu, marko demokratiko bat eratzeko bidean jartzen bada, eta Euskal Herrian eta Nafarroako herritarrei hitza eta erabakia ematen bazaie, bere nagusitasunaren aroa amaituko dela. Prozesu demokratikoa aitzinatzea da UPN Gobernutik kentzeko bidea», azaldu zuen.

Ondorio horretara iritsi aurretik, oraingo egoera zertan den azaldu zien Barrenak parte-hartzaileei. «Honelako baldintzetan prozesuak ez du aurrera egiterik», esan zuen, eta bi arrazoi eman zituen: «Lehenik, ez da baldintza demokratikorik egon ezker abertzalearentzat. Eta, bigarrenik, hamar hilabete geroago negoziazioa abiatu gabe dago, eta negoziazio prozesuaren helburua argitu gabe dago. Gatazkaren oinarrian herri honen ukazioa, lurralde zatiketa eta autodeterminazio eskubidearen ukapena daude, eta haiek eztabaidatzeari beldur diote».

«Egon, beste guztiekin»

Ekitaldi horietan guztietan bezala, hauteskundeetan egoteko Estatuak ezker abertzaleari jartzen dizkion trabak aipatu zituzten hizlariek. Pernando Barrenak honako hau adierazi zuen: «Egunak joan eta egunak etorri, hor ari dira Rubalcaba eta Zapatero esanez ez dakitela Batasunak nola parte har dezakeen hauteskundeetan, ez zaiela deus ere bururatzen. Guk badakigu nola:Ezker abertza- leak hauteskundeetan egon behar du, beste eragile guztien eskubide berekin, eta horretarako, Alderdien Legeak agertoki politikotik desagertu behar du», ziurtatu zuen.

Horrezaz gain, elkarrizketari heldu behar zaiola nabarmendu zuen: «Prozesuaren ildotik, elkarrizketaren ildotik, negoziazio parametroetan soilik egin daiteke aurrera».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss