GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-01-29
Mikel Aramendi
Hemen eta...

Zerbaiten «unibertsaltasuna» azpimarratzeko esapide ohikoena bihurtuta dago gure artean: «Hori horrela da, hemen eta...». Eta garai batean eten-puntu horien ordezko leku izena hurbilagokoa izaten bazen ere, orain ia derrigorrezkoa da «hemen eta Pekinen» esatea, jada gure «unibertsaltasunaren» ikuspegia haraino ere heltzen delako edo.

Azpiegitura lan erraldoien sukarrak inguratuta gaudeneko aldi honetan, esaera ia hitzez hitz oso aintzakotzat hartu behar genukeela sus- marazten duen berria heldu da, haatik, Beijingetik: Hiru Arroiletako Urtegi ospetsu bezain tematua eraikitzeko 2004/5eko aurrekontuetako diruaren parte bat «desagertu» egin omen da, Txinako kontu-ikuskaritza bulegoak jakinarazi duenez. Aurrekontu osoaren %3, gutxi gorabehera. Non entzun nuen nik aspaldi ez dela portzentu bertsua eraikuntza lan publikoen inguruko ustelkeria zela eta?

Itxura denez, iruzurra, urperatuta geratu behar duten lurraldeetako biztanleak (ia bi milioi lagun) birkokatu eta lanbide berrietan trebatzeko erabili beharreko dirutzen atalean aurkituko litzateke. Beste eginkizun batzuetarako edo/ eta agintarietako batzuen poltsikoa gizentzeko erabiliak izan baitira. Hala ere, kontu-ikuskariek ez omen dute iruzurra handiagoa izan dadineko posibilitatea baztertzen. Ezta nik ere, hurbilagoko urtegi edo bideren baten aurrekaria gogoan dudalako.

Txinako agintariak ustelkeria kasuekin arduratuta dabiltzala gauza jakina da. Herrialdearen garapena (eta sis- temaren sendotasuna) sustraitik honda dezakeen izurritea dela jakin behar dute, eta atal horri buruzko rankingak egiten dituzten nazioarteko erakundeen zerrendetan non agertzen diren ezagutzen dute. Gainera, lanbidez (?) ingeniari hidrologikoa denez, apustu egingo nuke Hu Jintao ahalguztidunak (??) ez duela urrutira jo behar izan Hiru Arroiletako obratzarrean gertatzen ari daitekeenaz argibideak edukitzeko. Sinologo kiribiltsuren batek susma dezake, gainera, gorabehera hauen azpian datzana botere kontu-garbiketa dela: Jiang Zeming-en inguruko Shangaiko klanaren aurkako operazioaren ondoren, Li Peng-en ingurukoen txanda izango litzateke orain.

Hurbilago geratzen naiz ni: hemen eta Beijingen ustelkeria kontuak hain antzekoak ditugunez, zer egingo ote gure agintariek geure Hiru Zangoko Trenbidearen kontuak gutxienez hangoen mailan zaintzeko? -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss