GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2007-01-29
Saudi Arabiak Palestinako agintariak Mekara deitu ditu gerra zibila ekiditeko
Beste bost hildako utzi dituzten palestinarren arteko sarraskiak gerra zibilaren itxura hartzen ari dira orduak pasatu ahala. Hori saihesteko, eta Abbas presidentearen eta Haniyeh presidentearen erreguek eraginik ez dutela kontuan hartuta, Saudi Arabiako erregeak, Abdel Aziz-ek, bi aldeei Mekan biltzeko gonbita egin die, «presio arrotzetik babestuta». Israelek badaki presioa egiten, eta Hamas gailenduko balitz, Gazan berriz sartuko litzatekeela ohartarazi du.

GAZA

Bost palestinar hil dira azken orduetan anaien arteko sarraskian. Hildakoak bi aldekoak dira, bat 11 urteko umea, Beit Lahiako al-Fatah-ko buruzagi baten semea.

Erasoak nonahi izan dira, bai Abbasek eta zehazki Mohamed Dahlan al-Fatah-ko buruzagiak kontrolpean dituen egoitzen aurka, baita Hamaseko Gobernuaren egoitzen aurka ere.

Sarraskia Gazatik Zisjordaniara hedatu da. Al-Fatahkoek Naplusan Gobernuak duen egoitza indarrez hartu dute, eta hamar pertsona bahitu dituzte. Tartean dago Hamaseko buruzagi bat.

Krisialdi luze horrek argi gorriak piztu ditu, azkenik, mundu musulmanaren agintarien artean. Saudi Arabiako erregeak, Abdallah ben Abdel Aziz-ek, gonbita egin die bi aldeetako agintariei Mekara joan daitezen presakako bilera egiteko. «Palestinarren lurraldean gertatzen ari dena lotsagarria da, eta herri honen borroka ohoretsua zikintzen du», esan du erregeak. Musulmanentzat lekurik santuenak hartuko du bilera, eta bertan presio arrotzik ez dutela jasango ziurtatu du.

Bi aldeen oniritzia

Damaskotik, Hamasek erbestean duen buruzagiak, Jaled Mechaalek, oniritzia eman dio saiakerari. Hamaseko zuzendaritzaren izenean hitz egin du Mechaalek.

Abbas presidentearen izenean bilerari oniritzia eman dio Ahmed Abdel Rahim kontseilariak. Abbas eta Mechaal aurreko asteburuan bildu ziren Damaskon. Arazoa konpontzeko eman zituzten aurrerapausoak pikutara joan dira azken egunetan sortu diren liskar gordinengatik.

Bai Abbasek, baita lehen ministro Ismail Haniyeh-k ere, borrokak bertan behera uzteko dei egin zuten herenegun.

Ez dirudi, ordea, bataren eta bestearen indarrek kasu askorik egin dietenik. Mekako gune santuak dira azken itxaropena.

Israel, bazterrak nahasten

Betiere Israelen oniritziarekin Tel Aviveko Immigraziorako ministroak, Zeev Boim-ek, palestinarren arteko krisialdian Hamas erakunde islamdarra gailenduko balitz, Israelgo Armadak Gaza berriro indarrez hartuko lukeela esan du bertako komunikabideetan.

Armadak 2005eko irailean Gazako Lerroa utzi zuen. Ordutik hona, ordea, maiz sartu izan da lurralde palestinarrean zigor operazioak egiteko.

Al-Fatah erakundeak Hamasekin Palestinako kaleetan martxan jarri duenlehia odoltsuan azken talde horrek irabaziko balu, ostera, «Gaza beste Libano bat bilakatzeko arriskua legoke», Boim-en esanetan. Lerroa ez ezik, «Filadelfi» deitzen duten Egiptoren eta egungo Israelen arteko muga hartuko luke kontrolpean Israelgo Armadak, Tsahalek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss