- Emakumezkoen Superliga
Nataliaren bi goli esker, puntuek ihes egin zuten
·Jokalari zuri-urdinek emaitza hobea lortzeko adina meritu egin zuten
REAL SOCIEDAD 0
RAYO VALLECANO 2
DONOSTIA
Realak ezin izan zuen atzo Rayoren aurka garaipenik lortu, baina galtzerik ere ez zuen merezi izan. Madrildarren kalitateak erabaki zuen amaieran norgehiagoka.Donostiarrek indartsu ekin zioten partidari, eta lehen hiru minutuetan bi aukera eder izan zituzten partidan aurretik jartzeko. Bigarren minutuan Lizasoren burukada atzelari batek atera zuen atepetik, eta minutu bat geroago Nabaskuesen jaurtiketa Aida atezainak geratu zuen.Bosgarrenean, ordea, kanpotarren gola heldu zen. Areaz kanpotik falta bat atera zuten; Ieregi atezainak huts egin zuen, eta Nataliak ez zuen barkatu. Gero, Mari Pazek ia bigarren gola egin zuen berrio ere falta baten ostean, baina oraingoan zutoinak geratu zuen. Hortik eta atsedenera bitarte, Encinasek izan zuen donostiarren aukera, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Bigarren zatia kaskarra izan zen. Rayok zelai erdian kontrola ezarri zuen, eta Realak ez zuen aukerarik egin. Madrildarrek ere ez zioten Ieregi atezainari lan handirik eman. Baina azkeneko minutuan, jokaldi eder bati amaiera ezin hobea eman zion Nataliak. Kanpotarren bigarren gola lortu eta norgehiagoka erabakita utzi zuen, nahiz eta horrenbesterako meriturik ez zuten egin.
|