GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-29
- Tau Baskonia
Kemenik gabe jokatzeagatik jazotako porrota
·Errotazio oso luzea edukiagatik, indar oso txikiarekin defendatu zuten Perasovic-enek

POLARIS MURCIA 95

TAU BASKONIA 90

DONOSTIA

Tau Baskoniak asko bereizten ditu partida garrantzitsuak eta horren indartsuak ez diren kontrarioak. Ondorioz, behar baino gehiago sufritzen du aurkari ahulen aurka.

Horixe jazo zitzaion atzo Gasteizko taldeari Polaris World Murciaren aurka. Etxekoak izarren faltan ziren, Terrel Myers eta Marcus Fizer min hartuta baitaude. Alabaina, arabarrek baino kemen eta intentsitate handiagoa erakutsi zuten. Ondorioz, esfortzuaren logika gailendu zen, eta euskaldunek galdu egin zuten partida; 95-90 izan zen emaitza.

Dragic Baskoniak utzita jokatzen duen antolatzailea izan zen lehenengo zatiko protagonista. Hamaika puntu saskiratu zituen eta taldea bikain mugitu zuen. Gainera, Thompson-en eta Trigueroren lanak errebotea zaintzen min handia eman zion Tauri. Atsedenaldira 53-43 ziren aurretik murtziarrak.

Tau boladaka

Hirugarren laurdenetik aurrera, Tau boladaka jokatzen hasi zen. 0-7ko partziala lortu zuten euskaldunek, eta defentsa dezente gogortu.

Etxekoak ez zeuden etsitzeko, ordea. Risacher-en eta Dragic-en saskiratze pare batek zortzi puntuko aldea eman zion Polarisi: 62-54. Bestalde, Oscar Garciak hiruko bi saskiratze egin zituen, eta Thompsonek eta Triguerok lortutako puntuei esker, 70-63 mantendu zuten.

Arslani esker berpiztu ziren arabarrak. Bi hiruko sartu eta gero, puntu bakarrera inguratu ziren: 72-71. Murtziarren defentsak behera egin zuen pertsonalek jota, baina jaurtiketa libreetan ez zuten asmatzen gasteiz- tarrek.

Roblesi esker berriz ihes egin zuten murtziarrek. Teletovic-ek 86-84 jarri zuen markagailua, baina Risacher-ek eta Dragic-ek errematea eman zioten partidari. Merezitako porrota gasteiztarrentzat, kemen faltagatik.



«Estuvimos irreconocibles»

GASTEIZ

A tan poco tiempo para la Copa, apenas dos semanas, una derrota como la de ayer suele crear mucha zozobra. Por ello, se notaba el enojo en Velimir Perasovic, después del desastroso partido jugado ante Polaris World Murcia. «No se puede hablar casi de partido cuando a un equipo le meten 53 puntos al descanso. Sobre todo en los dos primeros cuartos fuimos un equipo irreconocible».

«El equipo estaba sin ninguna chispa, íbamos tarde en todas las salidas, nos anotaban en contraataque con mucha fluidez y sus postes nos hacían mucho daño», sentenció un Perasovic muy autocrítico.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss