- Binakako Txapelketa
Oinatzen eta Patxi Ruizen amesgaiztoa bete egin da
·Gonzalezen erakustaldiak Irujoren aurka jokatzera behartu ditu
GONZALEZ-PASCUAL 22
BENGOETXEA VI-PATXI RUIZ 18
DONOSTIA
Gonzalez eta Pascualek ligaxkako hirugarren garaipena eskuratu zuten atzo, Bergaran, Bengoetxea VI.ari eta Patxi Ruizi partida gorabeheratsua ongi irabazita. Azkaineko aurrelaria izan zen laukoteko onena, eta bi nafarrak berriz ere beren benetako mailatik oso urrun ibili ziren. Oinatz eta Patxik, lautik lau galduta, Irujo eta Goñiren kontra jokatu beharko dute final-laurdenetan. Gonzalez eta Pascualek, berriz, gaur jakingo dute nor dituzten aurkariak.Norgehiagoka polita izan zen Bergarakoa, eta jokoan zerbait gehiago egotea bakarrik falta izan zitzaion. Sebastien Gonzalez oso fresko aritu zen hasiera-hasieratik, eta Iñigo Pascualek bikain lagundu zion atzeko koadroetan. Patxi Ruizek, beste behin, ez zuen batere agindu, eta aurrelari lapurtarra bere saltsan ibili zen. Baina lehen tantoetan gorriek bi aldiz ihes egin bazuten ere (5-2 eta 12-7), ezer asko egin gabe parekatu zituzten indarrak urdinek. Lehen zati horretan Gonzalezek hiruzpalau tanto eder egin zituen, 9-7koan zabalera ireki eta atzean buruz gain lortutakoa, agian, gehien nabarmendu daitekeena. Behin markagailua berdindutakoan eta Patxi Ruiz gehixeago gozatzen hasitakoan, tantoa garestiago jartzen hasi zen. 12an eta 13an berdin izan ziren bi bikoteak, baina gauza jakina da pozak gutxi irauten duela behartsuaren etxean, eta gorriek berriz ere zuloa ireki zuten markagailuan (18-13). Bigarren tarte horretan, 15-13koa Gonzalezek ederki moztua txokoan eta 18-13koa Pascualen pilotakada izugarria Oinatzi buruz gain izan ziren txalo gehien jaso zituzten tantoak. Baina dena erabakita zegoela zirudienean, Asegarceko bikotearen erauntsi indartsuena eta azkena iritsi zen. Oinatz Bengoetxea leitzarrak itsu-itsuan hartu zuen erantzukizuna, eta tanto sorta ederra kateatu zuen. Lehia 18-16an jarrita, urdinek Irujoren kontra ez jokatzeko aukera eskura ikusi zuten eta gorriek Aspeko multzoan bigarren postua galtzeko arriskua. Une horretan partidako protagonista azaldu zen berriz, Gonzalez, eta lau tanto ikusgarrirekin norgehiagoka erabakita utzi zuen. Adi lapurtarrarekin, sasoi betean dago-eta!
Tarde de calculadoras
DONOSTIA Aunque sea más habitual de tardes futbolísticas, el partido que disputan hoy en Tolosa Koka-Otxandorena y Xala-Eulate (17.30, Beotibar) será digno de seguir con calculadora en ristre. Que Xala y Eulate serán últimos de grupo es seguro, por lo que el resultado de hoy definirá la clasificación en el grupo de Asegarce. Si Koka y Otxandorena ganan por 15 tantos o más, se aseguran el liderato y jugarían contra sus rivales de hoy. Si ganan por menos de esos 15 tantos o pierden por 5 o menos tantos, serían segundos y se medirían con Titín III-Lasa III. Por último, si pierden por más de 5 tantos, serían terceros y se las verían con Gonzalez y Pascual en cuartos.
|