FNAC eta kolonialismoaren segida
Aiara Etxebarria
Beste saltegi ospetsu eta handi bezain euskaldunekiko mespretxugarri batek ireki ditu ateak Lapurdin. FNAC, Bilbon eta Donostian instalatu ondoren, Baionara iritsi da.
Lehen egunetik, alta, tonua eman dute. Euskara kanpoko hizkuntza bezala kontsideratuz eta gure nortasuna espainol horiekin lotuz noski! Noiz arte kolonizazio bortxaketa horiek? Noiz arte euskaldunok gure herrian atzerritar?
Hemen, bai FNAC, baita Grenet eta Brisson bikote gezurtia ere salatzekoak dira. Ez Euskara Erakunde Publikoa, ez Baionako Herriko Etxea ere ez dira gai izan hizkuntzarekiko errespetua, herritarrekiko errespetua eskatzeko eta bermatzeko. Hori bai, FNACekoek herritarrengandik hurbil dela diote. Nik pisuzko zuzenketa bat egin nahiko nuke: FNAC herritarron diru-moltsatik hurbil da, bertzerik ez! Lotsagabeak!