GARA > Idatzia > Euskal Herria

euroagindua

Pello Alvarezen aurkako euroagindua aztertu dute

Joan den otsailaren 7an, Pello Alvarez Ziburun atxilotu zuten, eta haren kontrako euroagindu epaiketa atzo izan zen Paueko auzitegian. Fiskalak euroagindua onartzearen alde egin bazuen ere, entrega apirilera atzeratzeko eskatu zuen, andoaindarraren gaixotasun larria dela-eta. Defentsak, ordea, egozten dizkioten gertaerak Estatu frantsesean jazo zirela argudiatu, eta euroaginduari uko egiteko eskatu du. Asteartean aztertuko dute auzia azken ebazpena emateko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo