GARA > Idatzia > Kultura

«Foccus Gastronomikoa" profesionalen I. azoka hartuko du BECek

GARA | BILBO

Azoka Gastronomikoen Sustatzaileak (Profegas) eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokak «Foccus Gastronomikoa» iparraldeko Gastronomia eta Kalitatezko Elikaduraren I. Azoka Profesionala antolatu dute urriaren 8tik 10era bitartean, BECen bertan. Bi xede nagusi ditu azokak: iparraldeko elikadura-sektorearen eskaerari erantzutea eta «azoka profesionalen erreferente bihurtzea».

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ostalaritza sektoreari begira antolatu dute azoka. «Publikoarentzako azoka bat izatea saihesten eta zorrozki profesionalentzako azoka bat izaten saiatuko da», azaldu zuen. Hori dela-eta, chef, sumillere eta tabernariak espero dira bisitarien artean.

Profesionalen arteko ezagutzak trukatzeaz gain, dastatzeak, erakustaldiak eta arau eta lege berriei buruzko hitzaldiak ere izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo