GARA > Idatzia > Kirolak

ATHLETIC Barcelonak bi partida galdu ditu jarraian

Etsaiaren boladak ez ditu zuri-gorrien begiak itsutu

Sailkapenean egoera guztiz ezberdinean egon arren, badirudi Athletic Barcelona baino askoz ere baikorrago heldu dela partidara

GARA | BILBO

Hasieratik jaitsiera postuetatik gertu izan den talde baten bisita jasoko du bihar liderrak -jaitsiera postuetan ere izan da Athletic-. Hori ikusita, ez litzateke zalantza handirik izan behar faboritoari buruz hitz egiterakoan. Gauzak, aldiz, ez dira hain errazak izaten futbolean eta, gezurra badirudi ere, jaitsiera postuetatik ihesi dabilen talde hori, etsaia baino askoz ere baikorrago heldu da partidara.

Futbolean azken emaitza omen da garrantzitsuena eta hortik etor daiteke azalpena: Athleticek garaipen zaila eta premiazkoa lortu zuen joan den igandean, eta Barcelonak azken bi partidak galdu ditu. Gainera, bi porrotak oso mingarriak izan dira. Alde batetik, Ligan etsai zuzen baten aurka galdu zuen, Valenciaren aurka. Champions Leaguen, berriz, Liverpoolek buelta eman zion galduz hasi zuen katalanen aurkako partidari. Ez hori bakarrik, azken aldian hainbat polemika izan dira Barcelonan taldeko izarrek sortutako iskanbilak direla eta. Badirudi Europako txapelduna krisian dela.

Horrek guztiak, hala ere, ez ditu zuri-gorrien begiak itsutu. Tamalez, Athleticek ederki ikasi du gauzak aste batetik bestera zenbat alda daitezkeen. Horregatik, azken garaipenak bilbotarrak konfidantzaz bete dituen arren, taldeak nahiago izan du apal-apal bidaiatzea. Izan ere, zuri-gorriek argi dute ez dutela «erdipurdiko talde baten aurka jokatuko», Javi Martinezek atzo azpimarratu zuen bezala. «Barcelona -gehitu zuen Josu Sarriegik- Txapeldunen Ligako txapelduna da, Ligako liderra, sekulako jokalariak ditu...». Beraz, argi dago askok desiatuko luketela horrelako krisia jasatea.

Hala ere, eta Barcelona garaipena lortzeko «faborito» garbia dela onartu arren, Athleticek bere aukerak izango dituela uste dute zuri-gorriek. Horiek areagotzeko, etsaia «inoiz eroso ez egoteko lan egin behar dugu -esan zuen Javi Martinezek-. Izan ere, partida aurrera joan ahala, gero eta urduriago izango dira. Gero, norgehiagoka guztietan edukitzen ditugun aukera horietako bat edo beste aprobetxatzea espero dugu. Baina horretarako garrantzitsua izango da golik ez jasotzea aurreko ordu erdian». Sarriegirentzat, garrantzitsua izango da baita Barcelonak partidari sartuko dion erritmoa «eustea».

Zalantzak

Ohikoa bihurtu den bezala, Athleticen arazoak ez ditu arerioak bakarrik sortzen. Izan ere, lesioek taldea ahuldu dezakete berriz ere Bartzelonaren aurka.

Ismael Urzaizek ez zuen atzo taldekideekin lan egiterik izan gainkarga baten ondorioz. Fernando Amorebietak, bere aldetik, ez zuen entrenatzerik izan sukarra dela eta. Gaur 11.00etan Lezaman egingo den saioan parte hartzerik ez badute, Manek berriro aldatu beharko ditu bere planak. Aurrean ez litzateke arazorik izan behar, Aduriz prest baitago. Defentsa, ordea, ahulduen dagoen lerroa da.

FABORITOA

Hasieratik jaitsiera postuetatik gertu dabilen talde baten bisita jasoko du liderrak eta, beraz, ez litzateke zalantza handiegirik egon behar faboritoari buruz hitz egiterakoan. Hala ere, futbolean, azken emaitza omen da garrantzitsuena eta hori begiratuta Athletic suertatzen da garaile.

BAJAK

Ohikoa bihurtu den bezala, Athleticen arazoak ez ditu arerioak bakarrik sortzen. Izan ere, lesioek taldea ahuldu dezakete berriz ere. Uneotan Ismael Urzaiz eta Fernando Amorebieta zalantza dira Nou Campeko partida jokatzeko.

Homenaje a Zarra de los veteranos rojiblancos

José Angel Iribar, como presidente y en representación de la Asociación de ex jugadores del Athletic, depositó ayer un ramo de flores en el busto que Telmo Zarra tiene en Lezama, como muestra de homenaje en el primer aniversario de la muerte del mítico delantero.

Sesión de firma de autógrafos en Barcelona

Para dar respuesta a las numerosas peticiones recibidas y dentro del convenio firmado con la Diputación Foral de Bizkaia, el Athletic organizará para esta tarde una sesión de firma de autógrafos en Barcelona, en el hotel en el que se hospedará la expedición rojiblanca.

Ana Urkijo encabezará la expedición

La presidenta Ana Urkijo encabezará la expedición del Athletic que se desplaza hoy a Barcelona. Junto a la presidenta rojiblanca viajarán también el vicepresidente Juan Carlos Ercoreca, el director general Jon Berasategi y los directivos Begoña Oráa y Karmelo Etxeita.

Los blaugranas esperan reaccionar mañana

Con polémicas extradeportivas y algunos problemas en el plano competitivo, agravados tras el varapalo que supuso la derrota a manos del Liverpool, en el Barcelona se conjuran para reaccionar de inmediato.

Es decir, mañana mismo ante el Athletic, como subrayaba ayer Javier Saviola. «Es muy importante comenzar la remontada en este mismo partido», aseguró el delantero, que considera «decisivos» para el equipo los próximos veinte días.

Coincide su compañero Leo Messi, aunque asegura que, pese a las diferencias clasificatorias, tampoco será fácil imponerse al Athletic. «Es un equipo muy ordenado -aseguró-, que está saliendo de los puestos de abajo. Pero queremos ganar como sea este partido, para demostrar a la gente que seguimos fuertes».

Frank Rijkaard, por otra parte, pudo trabajar ayer con todos sus jugadores a excepción de Belleti, que causará baja por lesión, y Ronaldinho, que trabajó en el gimnasio.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo