GARA > Idatzia > Kirolak

Sokatira

Adunan jokatuko dute 600 kiloko bigarren saioa

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Goma gaineko Txapelketako jardunaldia jokatuko dute gaur Adunan, 17.00etatik aurrera. Bertan, 600 kiloko taldeak arituko dira nor baino nor.

Honako talde hauek lehiatuko dira: Abadiño A, Abadiño B, Kuartango, Auzolan, Berriozar, Ñapurrak, Altamira eta Amaiur. Lehendabiziko jardunaldian Abadiñokoak izan ziren onenak, eta gaurko saioa irabazteko ere faboritoak haiek izango dira. Hala ere, ikusi egin beharko da berdeek zer-nolako taldea plazaratzen duten.

Izan ere, bi talde bakarrik geratuko dira finaletik at, eta Abadiñokoek horretarako arriskurik ez dutenez, askotan, finala heldu bitarte, tiralari berriei aukera emateko eta probatzeko aukera ederra izaten da.

Beraz, Altamirak eta Ñapurrak-ek, aukera ederra dute bizkaitarrak mendean hartzeko, gero zaila izango baita. 640koan ere, saio batean Ezpeletako taldeak gain hartu zion Abadiñoko lehen taldeari.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo