GARA > Idatzia > Kultura

«Greatest Hits Gaua" ospatuko dute Durangaldeko 25 musika taldek

GARA | DURANGO

Durangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dute martxoaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian ospatuko den «Greatest Hits Gaua» izeneko ekimenean. Bertan, rockaren historiako talde eta artista klasikoen bertsioak joko dituzte haiek bezala mozorrotuta.

Ekimena Durangaldeko musikarien artean harremana sortzeko eta elkar ezagutzeko sortu zen, eta antolatzaileak «benetan harrituta» gelditu dira izandako erantzunarekin eta jendeak azaldutako gogoarekin. Guztira, 25 talde pasako dira eszenatokitik rockaren historiako klasikoen bertsioak egiteko.

Besteak beste, Rage Against The Machine, The Black Crowes, Linkin Park, Devil Driver, Johnny Cash, Bad Religion, New York Dolls, The Blues Brothers, Incubus, Sepultura, Hellacopters, Ramones, SA, Kiss eta MCD taldeen bertsioak joko dituzte. Ondoren DJak egongo dira goizaldera arte klasikoak jartzen. Gainera, egun bakoitzean zozketa bat egingo da eskualdeko musika taldeen materialarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo