Euskadiko Orkestra Sinfonikoko haize bakarlari boskote baten errezitaldia
Miramongo Matineeak zikloaren beste emanaldi bat egingo dute gaur Euskadiko Orkestraren egoitzan. Oraingo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako haize bakarlari boskote batek errezitaldi bat emango du. Programa Joseph Haydn-en Dibertimentoa si bemol maiorrean lanak irekiko du; lan hori, bere konpositoreagatik ez ezik, Johannes Brahms-ek bere Bariazio Sinfonikoak lan ezagunean obra horretako bigarren mugimenduko gaia oinarritzat erabili izanagatik ere da ezaguna. Horren ondoren, Franz Danziren Boskotea mi minorrean izango dugu entzungai; 1824. urtean konposaturiko lan horrek agerian uzten du Danzik haize-boskoterako musikan lortu zuen gaitasun teknikoaa eta espresiboa. Azkenik, egitaraua Darius Milhauden La Chaminee du Roi Rene lanak itxiko du; Milhaud 1939. urtean R. Bernard zuzendariaren Cavalcade d'amour filmerako sortutako musikaren konpositoreak berak eginiko egokitzapena dugu orkestrak joko duen azkeneko lan hori.