Hitzarmen kolektiboaren negoziaketa konplikatua aurrikusten du Onaindik
Patronalak duen jarrera «itxia eta probokatzailea" dela-eta, Josu Onaindi CCOO sindikatuko idazkari nagusiak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa «oso konplikatua" izango dela iragarri du. Nabarmendu duenez, jarrera horrek «akordioa ezinezkoa egiten du".
GARA
Josu Oinaindi CCOO sindikatuko idazkari nagusiak aurtengo hitzarmen kolektiboaren negoziazioa «oso konplikatua» izango dela aurreratu zuen atzo. Baieztapena patronalak duen jarreran oinarritu zuen. Adierazi zuenez, «erabat itxia, harroa eta probokatzailea» da patronalaren posizioa.
Europa Press agentziari eginiko adierazpenetan, lanaldia luzatzeko enpresariek burutu dituzten saiakerak salatu zituen Onaindik.
Zehaztu zuenez, lan orduak igo nahi dituzte «lortzen ari diren etekin enpresarialak alboratuz».
«Confebaskek eta gainontzeko patronalek mantentzen duten posizioak, orokorrean, enpresek bizi duten egoerarekin eta lortzen ari diren mozkinekin zerikusi gutxi du», nabarmendu zuen CCOO sindikatuko idazkari nagusiak.
Jarrera «probokaitzalea»
Onaindik abertitu zuenez, berak zuzentzen duen sindikatuak ez ditu enpresarien nahiak onartuko.
CCOO sindikatuko idazkari nagusiaren aburuz, patronalen jarrera «erabat probokatzailea» da egun. Salatu zuenez, «hitzarmen kolektiborik gabe daude langileen %80». Metalgintza arloko langileek ez dute hitzarmen kolektiborik Araba eta Bizkaian azken urteetan.
Egindako adierazpenetan nabarmendu zuenez, patronalak egun erakusten ari diren jarrerak edozelako akordioari ateak ixten dizkio eta hori «ez da ona inorentzat, ez langileentzat ez eta enpresentzat ere».
Hau dela eta, CCOO sindikatuko idazkari nagusiak ez zuen zalantzarik izan aurtengo hitzarmen kolektiboaren negoziazioa konplexua izango dela aurrikusterakoan.
Josu Onaindi CCOO sindikatuko idazkari nagusiak salatu zuenez, «langileen %80 hitzarmen kolektiborik gabe daude».