GARA > Idatzia > Euskal Herria

Arau Subsidiarioen Testu Bateragina amai dezala eskatu dio UHLk Usurbilgo Udalari

GARA |

Usurbilgo Herri Lan elkarguneak (UHL) bere herriko Udalari Arau Subsidiarioen Testu Bateragina bukatzeko eskatu dio. Izan ere, UHLk adierazpen batean honakoa jakinarazi du: «Gipuzkoako Foru Aldundiak arau subsidiarioak onartu zituenetik bi urte eta erdi igaro diren arren, oraindik udal agintean dagoen EAko taldea ez da gai izan Testu Bateragina bukatzeko, nahiz eta Diputazioak horretarako hiru hilabete eman zizkion».

Atzerapenaren arrazoiak, Usurbilgo Herri Lan elkargunearen ustez, hauek dira: «Bukatzeko kontratatutako arkitektoak, Luis Renedok, EAren egitasmoak lantzen edo aurretik Arau Subsidiarioak onartutako planifikazioak aldatzen eta egitasmo berrietara egokitzen denbora handiagoa pasa duela Testu Bateragina behar bezala bukatzen baino, bitartean diru kopuru ederrak jasoz».

UHLk jakinarazi duenez, gainera, duela aste batzuk, Aldundiak Udalak aurkeztutako Testu Bateragina atzera bota zuen. Horiek hala, Usurbilgo Herri Lan elkargoak honako hau adierazi du: «Egoera hau onartezina da, herritarrok ez baitakigu zehatz-mehatz datozen urteetan Usurbilgo garapena nondik nora joango den, beraz, Testu Bateragina behingoz bukatzea eskatzen diogu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo