GARA > Idatzia > Musika

GETXO

Musika estilo asko entzuteko aukera izango da asteburuan Getxon

Musika izango da nagusi asteburuan, Getxon. Bertan, publikoak musika estilo asko entzuteko aukera izango du; folka, bluesa eta opera, hain zuzen ere. Gaur, Ruaille-Buaille taldeak Irlandako tradiziozko erritmoak joko ditu San Patrizio eguna ospatzeko. Bihar, berriz, bluesaren zaleek Blues Caravan ikuskizunaz gozatu ahal izango dute. Saio horrek hiru artista batzen ditu agertokian. Azkenik, igandean txikien txanda izango da, «Kolas mago handia» haurrentzako opera emango baitute. San Patrizio jaia Algortako Piper's Irish Puben ospatuko da, 22.00etatik aurrera, Ruaille-Buailleren eskutik. Talde horrek Irlandako erritmo alaien eta ludikoen alde egin du. Haren saioetan, dibertimendua eta berezkotasuna dira ardatz nagusiak. Kontzertu horretarako sarrera doakoa da. Bihar, bluesaren txanda izango da. «Blues Caravan: Ladie's Night» ikuskizunak hiru artista ekarriko ditu Getxora: Sue Foley, Deborah Coleman eta Roxanne Potvin. Azkenik, igandean, gaztetxoek «Kolas mago handia» operaz gozatu ahal izango dute. Ikuskizuna W. A. Mozart lanaren haurrentzako bertsioa da, euskaraz eta ekitaldi bakarrekoa; ordubete iraungo du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo