GARA > Idatzia > Musika

ARRASATE

Guinardo herriko orkestra Arrasateko Musikaleko orkestrarekin arituko da gaur

Arrasate musikalek Guinardo herriko orkestra gonbidatu du Arrasatera. Asteburu osoa egongo da, eta gaur 20.00etan kontzertua emango du Arrasate Musikaleko orkestrarekin batera Arrasateko parrokian. Guinardo Bartzelona inguruan dagoen herri bat da. Bertako orkestra orain dela zortzi urte sortu zuten. Kontzertu dezente ematen dituzte urtearen buruan. Truke musikalak egiten dituzte Bartzelona eta Frantzia aldetik. Bere zuzendaria Pep Farre da eta 22 lagunek osatzen dute orkestra. Arrasate Musikaleko orkestra, berriz, 14-20 urte bitarteko ikasleek osatzen dute. Aldaketa asko izan ohi dituen arren, beti dago kontzertuak prestatzen. Bere zuzendaria Domentx Ucin da, eta 23 bat lagunek osatzen dute orkestra. Kontzertua Arrasate Musikaleko orkestrakoek hasiko dute. Lau pieza interpretatuko dituzte, eta segidan, Guinardoko orkestakoek sei pieza interpretatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo