GARA > Idatzia > Zinema

Elias Querejeta omenduko dute Tuterako Zine Emanaldian

GARA | DONOSTIA

Elias Querejetari egingo zaion omenaldiak jaso du Tuterako XIII. Zinema Espainoleko Erakustaldiaren arreta nagusia, baina horrez gainera, hainbat gonbidatu hurbilduko dira Nafarroako herrira zinemaldiak iraungo duen bost egunetan. Zine erakustaldiko egun handian, 24an, egingo zaio omenaldia Querejetari. Gipuzkoarraren gidoia daraman «Noticias de una guerra» filma emango dute, 36ko gerrari buruzkoa.

Astezkenetik aurrera, hilak 21, filmak proiektuatu eta gonbidatuak jasoko dituzte: Victor Garcia Leon, Juan Diego eta Juan Diego Bottok hartuko dute parte «Vete de mí» filmaren osteko mintzaldian; ostegunean, Eduard Fernandez «Ficción» filmaz ariko da; ostiralean, Ines Paris eta Miriam Giovanelliren txanda izango da («Miguel y Miriam»); larunbatean, «El laberinto del Fauno» eta Maribel Verdu izango dira protagonista eta, igandean, «Días de cine» emango da eta David Serrano, Malena Alterio eta Javier Gutierrez ariko dira. Egunero, proiekzioak 17.30etik aurrera izango dira Castel Ruizen (4,50 euro).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo