GARA > Idatzia > Athetic

Ingelesen ikuskatzaile batek ezeztatu egin du albistea

Lezamako harrobia hurbiletik jarraitzen ari da Liverpool

Gazteen Ohorezko Mailako taldean jokatzen duen Mikel San Jose fitxatzeko asmoa agertu dute, baina Athleticek ez duela alde egingo espero du

Manex ALTUNA | BILBO

Mikel San Joseren izena ezaguna egin da azken egun hauetan. Kirol egunkari batek Liverpool atzetik jarraika zeukala argitaratu zuen orain dela egun pare bat eta Athleticeko harrobiaren arduradunekin hitzegin ondoren baieztatu egin ahal izan du GARAk.

San Jose iaz heldu zen Lezamara Txantreatik eta aurten Julen Guerrerok zuzentzen duen gazteen Ohorezko Mailako taldean jokatzen du. Atarrabiako mutilak 18 urte beteko ditu maiatzean eta defentsaren erdialdean zein euskarri gisa joka dezake. Ezagutzen dutenek buruz oso ondo doan jokalaria dela eta bere altuera¯ 1,88-1,90 metro inguru neurtzen du¯, eta gorpuzkera direla ezaugarri nagusiak diote.

Athleticen kezkatuta daude harrobiko jokalari bat gal dezaketela ikusten dutelako nahiz eta Paco de Grandek, Liverpoolek Estatu espainiarrean duen ikuskatzaileetako batek, ezeztatu egin zuen albistea atzo. Radio Euskadin egindako adierazpenetan gezurtzat jo zuen argitaratutakoa.

Egia ala gezurra izan, ez litzateke lehen kasua izango. Azken urteetan hainbat jokalarik Lezama utzi eta ekonomikoki indartsuagoak diren taldeetara joateko aukera egin baitute. Mikel Arteta izan zen horietako bat, kadete mailan beste bi jokalari zuri-gorrirekin -Mikel Yanguas eta Diego- Bartzelonara joan baitzen. Bera izan da hiruretatik aurrera egin duen bakarra.

Imanol Agirretxerekin ere antzeko zerbait gertatu zen. Realak kontratu profesionala eskaini zion nahiz eta gazte mailako jokalaria izan eta aurrelari gipuzkoarrak kolorez aldatzea erabaki zuen. Arkaitz de Luis eta Ibai Martinez de San Vicente izan dira azkenak. 2003-04 denboraldiaren amaieran Bartzelona aldera joan ziren. Katalunian ordea, ez zuten zorte gehiegirik izan eta gaur egun Athleticeko gazteen taldean jokatzen dute San Joserekin batera.

Kirol proiektua

Beste jokalari batzuek aldiz, muzin egin diete kanpotik zetozen proposamenei. Talde berean jokatzen duen Ismael Lopezek Arsenalen eskaintza jaso zuen iaz, baina aurrelari nafarrak Athleticen gelditzea erabaki zuen. San Joserekin berdina gertatzea espero dute klubeko arduradunek.

Diotenez jokalari umila da eta oso pozik dago talde zuri-gorrian bai bera bai familia eta horregatik, itxaropen handia daukate talde zuri-gorrian bere aukera Athleticen jarraitzea izango dela pentsatzen dutelako. «Ezin diogu kontratu profesional bat eskaini Lezama ezegonkortu egingo litzatekeelako. Athleticek bere aldeko apustua egingo du kirol proiektu batekin. Hemen helmuga laburragoa da eta gutxiago geratzen dira bidean», adierazi dute talde zuri-gorritik.

Hurrengo astean argituko dira gauzak, San Jose 19 urtez azpiko Estatuko selekzioarekin baitago orain Portugalen.

HAINBAT KASU

Azken urteetan hainbat jokalarik utzi dute Athleticen harrobia beste talde batzuetara joateko. Mikel Arteta eta Imanol Agirretxe dira kasu esanguratsuenak, baina beste batzuek gelditzeko erabakia hartu dute Ismael Lopezek bezala.

ANTIGUOKO

Liverpoolen ordezkariak talde donostiarrarekin harremanetan jarri dira eta lan egiteko modua ezagutu ondoren, elkarlanean hasteko asmoa erakutsi dute. Aste Santuan hiru jokalari eramango dituzte entrenatzera.

Iturriaga gana enteros para ser titular mañana

Iturriaga apunta a titular para mañana porque volvió a colocarse junto a Iraola en los ejercicios de salida de balón que ensayó el bloque defensivo ayer en Lezama con la defensa titular -Expósito, Sarriegi, Amorebieta y Javi González, y los dos medios centros junto a Yeste.

Aduriz mejora y todo apunta que podrá jugar

Aritz Aduriz está prácticamente recuperado del golpe recibido en el cuádriceps en Vigo. Pese a que completó la primera parte del entrenamiento apartado y con un vendaje, al final participó con total normalidad en la sesión y todo apunta a que podrá jugar.

30.000 pulseras verdes en apoyo a Carlos Gurpegi

Dos peñas del Athletic -las de Joseba Etxeberria y Aduriz-, repartirán antes del partido frente a Osasuna, 30.000 pulseras verdes en apoyo a Carlos Gurpegi. El navarro está cumpliendo una sanción de dos años por haber dado positivo en un control anti dopaje.

Javi Martínez: «A ver si llegan un poco cansados"

Javi Martínez destacó ayer que Osasuna cuenta con una «plantilla muy amplia» que le esta permitiendo solventar las lesiones sufridas y la exigencia de tres competiciones, y también con «un buen entrenador», en referencia a Ziganda, técnico que le dirigió la temporada pasada en el Promesas. El de Aiegi considera que el conjunto navarro «tiene en las bandas unos de sus fuertes» y espera que la UEFA «le pase factura. A ver si llegan un poco cansados».

Para Josu Sarriegi la solución de Osasuna para contrarrestar el esfuerzo en competición europea es que «hace bastante rotaciones y tiene casi dos equipo hechos», en los que «va cambiando cuatro o cinco jugadores» para «neutralizar» el cansancio que puede ir acumulando con un calendario tan recargado.

Sarriegi adelantó que frente a Osasuna seguirá buscando marcar un gol, algo que se le está negando en las últimas jornadas a pesar de que está disponiendo de buenas oportunidades, como el remate al poste en la última jugada del partido ante el Celta o las ocasiones que tuvo ante el Nàstic.

«Estoy con ganas de que llegue ya el gol. He tenido bastantes ocasiones y es una pena porque podíamos tener algunos puntos más. Obsesionado no estoy, iré a por la siguiente ocasión y a ver si entra de una vez. Buscar lo busco bien, pero no entra», lamentó el central de Lazkao.

Por otro lado, el Athletic realizará hoy por la tarde el último entrenamiento a puerta cerrada en Lezama a partir de las 17:30.

M.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo