HARRI-JASOTZEA
Sardonek hiru aldiz altxatu nahi du 113koa
J.L. | DONOSTIA
Marijose Sardonek marka saiakera egingo du etzi eguerdian, 12.00etatik aurrera Urnietako pilotalekuan egingo den jaialdian.
Urnietarrak 113 kilioko zilindro zaharra erabiliko du, eta orain arte emakume batek egin duen markarik handiena egin nahi du. Orain arte Miren Urkiolak jaso du gehien harri hori, eta bizkaitarrak bi aldiz berdindu zuen bizkarraren gainean. Orain, gipuzkoarrak hori ondu nahi du, eta asmo horrekin plazaratuko da ertzi eguerdian.
Sardon pasa den urriaren 1ean plazaratu zen lehen aldiz, Urnietan bertan. Denbora gutxian, ordea, lan ona egin du, eta Miren Urkiolaren marka bat apurtu du jadanik, eta etzi bigarrena egin nahi du.
Kirol munduan ibilia da lehen ere, erta hori nabaritzen zaio. Teknikoki oraindik hobetzeko asko dauka, baina indar askoko neska da. Ongi presatuta dator, eta ilusioa, berriz, gainezka dauka.