GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

Abadiño da 560 kilokoan ere faborito nagusia

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketa amaitzeko 560 kilokoak bakarrik falta dira, eta bihar abiatuko da pisu honetako lehiaketa ere.

Oiartzunen izango da neurketa, eta bertan izango dira Abadiño, Berriozar, Altamira-Sokarri eta Amaiur. Hasiera batean sei ziren izatekoak, baina azkenean lau bakarrik neurtuko dira. Badiotz eta Abadiño B ez baitira arituko, eta horrek lau taldetan utziko du pisu hau..

Orain arteko hiru pisutan Abadiño jaun eta jabe izan da, eta ez dirtudi pisu honetan ere inork aurre egingo dionik. Gainera, azkeneko jardunaldia Abadiñon jokatuko da, eta berdeek denboraldia beste txapel batekin, beren zaleen aurrean lau txapelak buruan dituztela agurtu nahi dute denboraldia.

Hala ere, berdeen urtea bikaina ez da hor amaitzen, urtarrilean Herbeheretan izan zen lehiaketan ere irabazi baitzuen, mundu mailan ere onenetakoa dela argi eta garbi utziz. Gauzak dauden bezala egonda, ordea, euskaldunak ez dabiltza nazioarteko lehiaketetan, bestela frantziarren edo espainiarren izenean ibili beharra baidaukate.

Pisu honetan, gainerakoetan bezalaxe, Sokarri da berdeei aurre egin diezaioken talde bakarra. Hala ere, hauek ere oso zaila izango dute denboraldiko lehen txapela lortzea. Orain arteko pisuetan bigarren izan dira, eta saiatuko dira ezustea ematen. Berriozarrek eta Amaiurrek, berriz, hirugarren posturako egin nahi dute borroka, gauzak dauden bezala, zaila ematen baitu horitk gora begira jartzea. Hiru jardunalditako ligaska jokatuko dute pisu honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo