GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Paris-Niza

Contador Rebellini eta Lopez euskaldunari gailendu zaie

Discovery taldekoa «Jalabert" gainean nagusitu zen eta italiarra lider berria da

Unai IRARAGORRI | BILBO

Alberto Contadorrek garaipen ederra erdietsi zuen atzo Paris-Nizako laugarren etapan, Mende gainean, hain zuzen ere. Discovery taldeko txirrindulari gazteak Davide Rebellin (Geroslteiner), lider berria, eta David Lopez (Caisse d'Epargne), bikain menderatu zituen helmugan.

Aldapan gora, beste erakustaldi bat eskaini zuen Contadorrek. Orain dela gutxi, Valentziako Itzulian Campello mendatean altxatu zituen besoak. Atzo, keinu bera egin zuen, baina goi mailako lasterketan. Discovery taldeak sekulako lana egin zuen saioan eta espaniarrak erantzun zuzena eman zuen «Jalabert» gainean.

Casar (fdjeux), Moinard (Cofidis) eta Muravyev (Astana) protagonistak izan ziren eta abentura helmugatik kilometro erdira bukatu zuen. Erasoa erabakigarria egin zuen orduan Contador arinak eta Rebellinek erritmo bizia besterik ez zuen hartu, Valjavec (Lampre) eta Schleck (CSC) atzean geldituta.

Euskaldunei so, David Lopez ezin hobeto aritu zen atzetik aurrera eta hirugarren helmugaratu zen. Ezbairik gabe, Barakaldokoak jauzi nabarmena eman du aurten. Sanchez (Euskaltel-Euskadi) Pellizotti liderrarekin batera heldu zen; Mayo eta Vila, berriz, patalago aritu ziren.

Portugalen, Javier Benitezek Santaremo Distritoko Itzuliko lehendabiziko etapa irabazi zuen, Robert Hunter (Barloworld) gaindituta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo