GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak Binakako Txapelketa

Faboritoei heldu zaie duten maila erakusten hasteko tenorea

Jon LEUNDA | BAIONA

Berezkoen Binakako Txapelketan gaur hasiko da bigarren fasea Zuraideko trinketean. Bertan, 19.00etatik aurrera. Ibarrola-Kurutxari Idiart-Dermiten aurka neurtuko dira.

Ibarrola eta Kurutxariren zale askok ez ditu txapela lortzeko faboritoen artean sartzen, baina oso kontuan hartzeko bikoa da. Kurutxari maila handiko atzelaria da, eta Bakarkakoan final jokatzetik oso gertu izan zen. Gaur egun dagoen atzelaririk onenetakoa da, huts gutxi egiten duen horietakoa da Baigorrikoa.

Horri, duen aurrelaria gehitu behar zaio, izan ere Ibarrola oso kontuan hartzeko aurrelaria baita. Bere eguna baldin badu sekulako triskantza egin dezake botearekin. Beraz, biko oso sendoa eta arriskutsua osatzen dute Ibarrolak eta Kurutxarik.

Aurrez aurre, berriz, Panpi Idiart eta Jean Claude Dermit izango dira. Lehen fasea jokatu behar izan du biko honek, nahiz eta kanporaketa bat jokatzea nahikoa izan duten. Orduan, erraz menderatu zituzten Ezkurra I.a eta Maite, eta indartsu datoz ligaxka honetara.

Panpi Idiartek ere ilusio handia dauka lehiaketa honetan, bera egungo txapelduna baita. Iaz Paxkal Ezkurrarekin osatu zuen bikoa, eta txapela jantzi zuen, eta aurtengorako ere zerbait egin nahi du.

Bigarren fase hau ligaxka izango da, eta bi multzotan banatuta arituko dira sei bikote. Beraz, gaur garaipena lortzen duen bikoak finalerdiak jokatzeko urrats handia egingo du. Sorhuet-Ozafrain da multzoko beste bikotea.

Emaitzak

Galarreta

Matxin IV-Astibia 35 / Zalakain-Gaztelu 28; Zeberio II-Agirrezabala 36 / Altuna II-San Miguel 40; Ezkurra-Urko 36 / Altuna I-Lizaso 40; Agirresarobe-Auzmendi 29 / Matxin III-Iriarte 30.

Matiena

Elurbe-Erauzkin I 17 / J.Beitia-Gutierrez 22; Muguruza-Kantxo 22 / Etxebarria-Aldape 16.

Donibaneko

Cantro-Mendiburu 35 / Urzia-Cabodevilla 18; Villanueva-Olano 25 / Altadill-Nicuesa 40; Eskisabel-Etxeberria 35 / Ayarra-Salinas 29; Caballero-Txiki 35 / Ayarra-Salinas 23; Ezkerro-Etxeberria 25 / Mercado-Idoipe 40; Oreja-Goñi 29 / Centro-Mendiburu 35; Larrea-Erburu 40 / Villanueva-Olano 28; Urzia-Cabodevilla 21 / Oreja-Goñi 35; Ezkerro-Etxeberria 17 / Zozaia-Ibargarai 40.

Gaur

Loiu (19.30)

Diaz / Oteiza; Arretxe II-Apraiz / Retegi Bi-Argote.

Arnedo (22.15)

Capellan-Sainz / Del Rey-Urberuaga; Irujo-Eulate / Titín III-Goñi III.

Donibaneko (19.00)

Caballero-Txiki / Eskisabel-Etxeberria; Altadill-Nicuesa / Larrea-Erburu; Zozaia-Ibargarai / Mercado-Idoipe.

Altza (19.00)

Aurrera / Zazpi Iturri. Jaunarena-Iraola / Sukia-Arzelus; Sagastibeltza-Nubla / Ropon-Leunda; Lansalot-Iriarte / Baez II-Garmendia.

Itziar (20.00)

Ormatexea / Urruzola; Pinar / Larrearte; Lujanbio / Quina; Perez / Diana.

Matiena (20.30)

Soto-Gil / Larrazabal-Camara; Murgiondo-Azpiazu / Gabiola-Badiola; Galartza-Garitagoitia / Otamendi-Yeregi; Arrese-Olalde / Xanti-Asteginzarra.

Elgeta (21.00)

Elortza / Castillo; Ojuel / Garaialde; Irazusta / Azpiri.

Aramaio (21.00)

Goikoetxea / Galartza; Goikoetxea / Mendinueta; Legarreta-Beiunza.

Gaska (20.15)

Zabala-Evaristti / Urkizu-Gurrutxaga; Etxegia-Manzisidor / Pierola-Arozena.

Errotxapea (18.30)

Iribarren-Senberoiz / Andueza-Eraso; Huarte / Medina; Roldan I-Urdaniz / Arcelus IV-Villanueva.

Irura (22.00)

Randez-Montes / Mendizabal-Unanue.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo