GARA > Idatzia > Euskal Herria

8/97 sumarioaren epaiketaren saioa izan zen atzo eta gaur amaituko da

1997an Poliziaren Informazio Brigadako Nagusia zen Enrique Barón-ek kale borroka ETA-k diseinatutako estrategiaren barruan kokatu zuen. Epaiketan kolaborazioa leporatzen zaien lehen aldia da.

GARA |

8/97 sumarioan Iruñerriko zortzi lagunen aurkako epaiketaren saio berri bat izan zen atzo. Orduan Poliziaren Informazio Brigadaren nagusia zen Enrique Barón-ek adierazpenak egin zituen epailearen aurrean. Kale borroka leporatzen zaie auzipetuei, eta Barón-ek adierazi zuenez, bere ustez «borroka armatuaren parte da, ETA-k diseinatutako estrategiaren barruan». Adierazpen horien oinarria «bere ezagutza kultural eta poliziala» aipatu zituen.

Amaia Izkok abokatuak GARA-ri azaldu zionez «epaiketa honetan lehen aldia da gai horri buruz hitzegiten dela. Erakunde armatuarekin kolaboratzea leporatzen zaie auzipetuei, baina orain arte ez da horri buruz hitzegin». Bestalde, auzipetuak gertakarien unean beste leku batean zeudela adierazi zuten hainbat lekukok ere parte hartu zuten.

Orain arteko saioetan auzipetuek «inkomunikazio egoeran sinatutako inkulpazio eta autoinkulpazioak torturapean» sinatu zituztela adierazi dute leporatzen zaizkien kale erasoak ukatuz. Fiskalak lekuko gisa deitutako adin txikikoak ere epaiketan izan ziren. Auzipetuekin batera atxilotuak izan ziren baina kargurik gabe utzi zituzten bere garaian. Fiskalaren galdeketa «oso erasokorra» izan omen zen, beraiei buruz galdetu zitzaielarik. Hauek ere inkulpazioak torturapean egin zituztela adierazi zuten, eta kasu batzuetan, epailearen aurrean horrela adierazi zutela ere esan zuten.

Gaurko saioa

Istiluetan zerikusia izan zuten lekuko batzuk ere izan ziren epailearen aurrean, baina ez zuten datu zehatzik auzipetuen aurka. Poliziakideek egindako adierazpenetan berriz, «denbora asko pasa dela eta orduan eratutako diligentziak berresten dituztela» baizik ez zuten adierazi.

Gaurkoan lekuko perizialen txanda izanen da eta fiskalak bere eskaera definituko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo