GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eskolak euskalduntzea xede izanik, kalera aterako dira Lizarran

GARA |

Lizarraldeko hainbat pertsona eta eragilek eskualdean euskaraz ikasteko Administrazioak jartzen dituen zailtasunak salatu dituzte, eta egoera aldatzeko eskatu dute. Horretarako, larunbat honetan Lizarrako Foruen Plazan izango den ekitaldian parte hartzeko deia egin dute. Eskolak Euskaldundu herri ekimenarekin bat egiten dutela adierazi zuten.

Azaldu dutenez, Lizarran badago ikasketak euskaraz egiteko aukera, baina Lanbide Heziketa merindate guztian gaztelaniazkoa da. Lodosan eta Vianan, ikastolan bakarrik ikas daiteke euskaraz, eta gainerako herrietan, gaztelaniaz bakarrik, nahiz eta eskaera izan: «Ameskoan duela lau urte eskolatzekoak ziren haur guztien gurasoek euskaraz ikasteko eskaera egin zuten, baina ez zituzten kontuan hartu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo