Zineuskaraz jaialdiaren lehen edizioak euskarazko hiru film aurkeztuko ditu
«Kutsidazu bidea Ixabel», «Nomadak TX» eta «Aupa Etxebeste» izanen dira ikusgai gaur hasi eta ostiralean bukatuko den jaialdian. Hego Euskal Herrian aspalditik zinema aretoetatik kanpo dauden filmak izanik ere, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan erakusteko lege arazo anitzi aurre egin behar izan die jaialdiaren antolatzaile Garazikus elkarteak. Gaur, «Kutsidazu bidea Ixabel» emanen dute frantsesezko azpitituluekin 19.00etan eta «Nomadak TX» 21.00etan, azken filme honetako protagonistak han izango dira.