GARA > Idatzia > Euskal Herria

Okzitanieraren aldeko martxan izan dira EHE eta Behatokia aste bukaeran

GARA |

Larunbatean Estatu frantseseko Beziers herrian Okzitaniera hizkuntzaren aldeko protestan hartu zuten parte, gonbidatu gisa, Euskal Herrian Euskaraz-eko eta Behatokiko ordezkaritzek. Biek oso garrantzitsutzat jo dute Europako hizkuntza gutxiagotuen eskubideen alde borrokan aritzea.

Baikor agertu dira, gainera, 20.000 lagun batu zituen manifestazioaren karietara, Okzitaniera normaltzearen alde aritzen diren erakundeekin harramanak abiatzeko parada izan dutelako. Izan ere, Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok esan zuen: «Okzitaniera, euskara bezala, Frantziako Estatuak zapaltzen du».

Lakuaren proposamena

Beste alde batetik, Lakuako Gobernuak egin duen irakaskuntzarako proposamenari buruz, EHEk adierazi zuen hark ez diela erantzuten euskal gizartearen borondateari eta nahiari.

Gainera, nahiz eta ontzat jo euskara irakasteko hizkuntza nagusi izendatu izana, euskararen normalizazioa erdiesteko «zehaztasun falta» salatu du. Are gehiago, zehaztasun falta horrekin helburua ez betetzeko «arrisku handiak» ikusten ditu, eta honako galdera hau egin du: «Zein da eskubidea bermatuko duen bermea?».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo