GARA > Idatzia > Pilota

Binakako Txapelketa

Ruben Beloki, dozena bat final jokatzeak ematen duen esperientzia

Burlatakoak lehen mailako hamahirugarren finala jokatuko du igandean, eta zazpigarren txapela irabaz dezake mito bilakatzeko bidean den pilotariak

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Ruben Beloki Iribarren atzelari burlatarrak bere ibilbide oparoko hamahirugarren finala jokatuko du datorren igandean. Euri asko bota du 1992an 18 urte bete berriak zituela debuta egin zuenetik, eta tarte horretan irabazi dituen dozena erdi txapeletatik harago, ohiko pilotaria bilakatu da lehen mailako final nagusietan. Horregatik, nafarraren ibilbideari begirada bat botatzea merezi du.

Izan ere, profesionaletan debuta egin zuenetik lehen mailako Binakako Txapelketa guztiak jokatu ditu jarraian; hamabost, hain justu. Lesio garrantzitsu bakarra 2004an izan zuen, eskuin besoko erradioa apurtu zuenean. Orduan, Aimar Olaizolarekin osatzen zuen bikotea, eta finalerdietako ligaxkaren azken partida erabakigarrian gelditu zen lehiaketatik kanpo.

Pena ikaragarria, kontuan hartzen badugu hurrengo urtean bertan finalera heldu zela Oinatz Bengoetxearekin jokatuta. Urte hartan ere, Beloki izan zen finaleko protagonista nagusia. Hasiera batean, Donostiako finala martxoaren 9an zen jokatzekoa, baina atzelariak gastroenteritis gogor bat izan zuen eta astebete atzeratu behar izan zuten. 22 eta 12 galdu zuten Martinez de Irujoren eta Fernando Goñiren kontra.

Zazpigarren finala

Binakakoan zazpigarren finala izango du aurtengoa Rubenek, baina orain arte bi txapel baino ezin izan ditu jantzi lehiaketa horretan. 1993an hartu zuen parte lehen aldiz Belokik lehen mailako Binakako Txapelketan Patxi Eugirekin bikote osatuta, eta urtebete geroago, 94an, Burlatakoak punta-puntako bere lehen finala jokatu zuen Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Zorteak, ordea, ez zion askorik lagundu lehen final hartan, eta Julian Retegi handiarekin batera 22 eta 15 galdu zuen Titin III.aren eta Fernando Arretxeren kontra. Triciokoa ere debutatu berria zen garai hartan; Arretxek, aldiz, hirugarren txapela jantzi zuen Binakakoan.

1995ean Salaberriarekin jokatu zuen Belokik zorte handirik gabe, baina hurrengo urtean Binakakoan lehen txapela jantzi zuen Burlatakoak. Miguel Capellanekin 22 eta 18 menderatu zituen Etxaniz eta Arretxe Donostian. Sekulako garaipena, kontuan hartzen badugu 0-8 eta 1-12 galtzen joan zela txapeldun irten zen bikoa.

Bi txapel «baino» ez

Beste zazpi urte itxaron behar izan zituen Belokik berriz ere binaka txapela janzteko. 2003ko martxoaren 23an, Donostian hori ere, Juantxo Kokarekin 22-15 gainditu zituen Olaizola II.a eta Pascual. Altzako aurrelaria Pablito Berasaluzeren ordez sartu zen lehiaketan, eta Pascualek Otxandorena ordezkatu zuen. Bitarte horretan eta aurten arte, aipatutakoez gain, Tirapurekin, Alustizarekin edota Esainekin jokatu izan du Ruben Belokik.

Oso bestelakoa da Buruz Buruko Txapelketan jokatu dituen finaletan izandako bilakaera. Bakarkakoan sei final jokatu ditu Belokik, eta horietatik lautan irten da garaile. 95ean Errandoneari, 99an Arretxeri eta 98an eta 2001ean Eugiri irabazitako finalek inoiz izan den manomanista handienetako baten garaipen zerrenda edertzen dute.

Adierazgarria da, gainera, Belokik Atano III.arekin duen harreman berezia. Nafarrak irabazi dituen sei txapel handiak, Buruz Buruko laurak eta Binakako biak, bertan eskuratu izan ditu. Gasteizen, berriz, zorteak bizkarra eman izan dio, nahiz eta final gehienak Donostian jokatu. Igande honetan, Ogeta zaharrean, estatistika hori apurtu nahiko du burlatarrak.

Último ensayo de Olaizola I-Beloki en el Ogeta

Asier Olaizola y Rubén Beloki realizaron ayer por la mañana en el Ogeta el último entrenamiento en frontón antes de la final. Los de Asegarce se ejercitaron con Pablo Berasaluze y Aritz Begino como esparrings de excepción. Hubo una veintena de aficionados en las gradas.

Irujo termina con su mala racha en otro 22-21

Juan Martínez de Irujo dio ayer por terminada su racha negativa de siete partidos sin conocer la victoria al ganar en el Beotibar de Tolosa, formando pareja con Nalda III, a Gonzalez y Fernando Goñi por un apretado 22-21, el tercero consecutivo en los últimos tres días.

Auxkin se retira tras ocho años como profesional

Auxkin se despidió ayer de la pelota profesional con un triunfo en el Beotibar. Venció con la ayuda de Alzugarai por 22-12 a Apezetxea y Arizmendi. Tras más de ocho años como profesional, el zaguero dice adiós al no poder compaginar su actividad laboral con la pelota.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo