GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zubietako Herri Batzarrak Oiarbide eta bere lan taldearen dimisioa eskatu du

Gipuzkoako instituzioek etengabeko lege hausteak eta irregulartasunak egin dituztela salatu du Zubietako Herri Batzarrak eta konpostaren aldeko kanpainekin «iruzurra" egiten badute ere, «errausketa sistema guztien gainetik inposatzea" helburu dutela berretsi dute.

Maider EIZMENDI |

«Ezin delako okerrago egin». Horrelaxe arrazoitu zuten Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorreko foru ahalduna eta bere lan talde teknikoa dimititzeko egin zuten eskaera. Imanol Azpiroz eta Juanjo Olaizola Zubietako Herri Batzarreko ordezkariek irregulartasunak eta lege hausteak etengabekoak izan direla adierazi zuten.

Euren esanetan, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean jasotzen diren ardatzak «dogmatzat» hartzen dituzte eta horien artean aipatzen da, besteren artean, Gipuzkoan ez dagoela materia organikoaren beharrik eta, beraz, «alferrikakoa da konposta egitea». Era berean, planak zaborraren bilketa nahastuaren aldeko apustua egiten duela ere salatu zuten. «Egun gaika biltzen den guztia, papera eta kartoia, ontziak eta beira %30-%33 da. Horrek esan nahi du %70 nahastuta biltzen dela», azaldu zuten, materia organikoa bereizita biltzea ez dela aurreikusten gogoraraztearekin batera, «nahiz eta jakin horrela biltzeak, ondorengo tratamendu guztia eta birziklatze maila ere baldintzatzen duela».

Azken batean, Zubietako Herri Batzarreko kideen esanetan, tratamendu finalista bati, errausketari, ematen dio lehentasuna; gisa horretan, zabortegien premia murriztuko dela argudiatu zuten, «baina behar duen zabortegi bereziari buruz, gai toxiko eta arriskutsuei buruz ez du ezer esaten, ez non egongo diren, ez eta zer tamaina izango duten eta hauek gestionatzeak zer kostu izango lukeen ere».

Hala eta guztiz ere, Olaizola eta Azpirozek nabarmendu zutenez, herri mugimenduei eta Europar Parlamentuak hartutako erabakiei esker, beren jarrera aldatzen joan da, «nahiz eta itxurak egiten jarraitu». Hain justu ere, konposta bultzatzeko egundoko kanpaina egiten ari direla adierazi zuten eta «propaganda» baino ez dela salatu. «Ez da ahaztu behar, 2004.urtean, Zubietak lurraldea horretarako eskaini zuela. Hori gutxi balitz ere, ondoren modu alternatiboak martxan jartzen saiatu zen; Zubietan aurrena, eta Añorgan eta Zubietan ondoren. Orain berriz Aldundiak, guk aurkeztutako proiektua egin nahi du, baina bere erara».

Hartara, instituzio honek, Donostiako Udalak eta Lapatxeko mankomunitateak Azpeitian konposta planta pilotu bat jartzeko sinatutako akordioaren aurka jarritako errekurtsoa gogora ekarri zuten eta legez 30 egunetan erantzun behar bazuten ere, oraindik ere erantzunik gabe jarraitzen dutela adierazi zuten. «Oiarbiderekin hitz egin eta gero, astebeteko epean ezantzungo zigula esan arren, bere hitza jan du» salatu zuten eta epe hori igarota, legez, hitzarmena «suspensioan» geratu dela jakinarazi. Bere hitza ez betetzea egotzi zioten ere Donostiako alkateari, Odon Elorzari. «Urtarrilaren 30ean egin zuen udalbatza berezian, parte hartze zuzena galarazi ondoren, bertan irakurtzeko aurretik aurkeztutako galderei idatziz erantzungo zigula esan zigun, baino hori ere hor gelditu da».

Zaborren arazoei dagokienez, agintarien hitzak ekarri zituzten gogora. «Onartzen dutenez, oraingo zabortegiak 2009rako beteta egongo dira. 2009tik 2012ra zaborrekin zer egin behar duten ez dakite, edo ez dira esatera aursatzen». Alde horretatik, Donostialdeko zaborrari emandako irtenbidea ez dela benetakoa esan zuten. «Azpeitira, Beasainera eta Zarautzera eraman behar dute 2009ko uztaila arte. Eta gero?» galdegin zuten, zera esan aurretik: «Herri horietako biztanleak bagina beldurtzen hasiko ginateke, guk erraustegia Zubietan jarri ez dezaten ahalegin guztiak egingo baititugu».

iruzurra

«Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udala eta mankomunitateen artean izenpeturiko hitzarmenaren harira informazio maltzurra eman dute; instituzio guztien adostasuna goraipatzen dute, udal gehienak egoerak derrigortutaitsuan ari direla esan gabe».

kontrolpean

«Alternatibak finantzatzeko iturriak eta martxan jartzeko moduak kontrolpean eduki nahi dituzte, birziklatze maila ez dadin neurri batetik gora igo eta erraustegiaren justifikazioa zailduko da».

aurrez erabakita

«Lapatxeko makinaria aurkezteko epea irekita zegoela, Denis Itxasok esan digu aukeratuta dagoen teknologia horrek ez duela materia organiko guztia tratatzeko balio. Nola ausartzen da hori esatera epea irekita dagoela?».

El Ayuntamiento de Getxo envía las basuras a la incineradora de Zabalgarbi pese a EB

El Consistorio de Getxo, el tercero más poblado de Bizkaia, lleva cerca de dos meses enviando sus basuras a la planta de Zabalgarbi, pese a que Ezker Batua, que gobierna con PNV y EA, rechaza tal opción. El edil de esta formación y delegado de Urbanismo, Iñaki Urkiza, insistió ayer en que la Diputación está incumpliendo el convenio suscrito entre ambas instituciones para que sus residuos fueran vertidos en Jata y no quemados en la incineradora.

La denuncia de EB fue desmentida por el propio alcalde de Getxo, el jeltzale Iñaki Zarraoa, quien aseguró que el acuerdo alcanzado entre Ayuntamiento y Diputación en abril de 2006 sí contemplaba el traslado de las basuras de Getxo a Zabalgarbi, extremo negado por Urkiza. Ezker Batua considera más respetuoso con el medio ambiente enviar las basuras al vertedero de Jata que incinerarlas.

Iñaki Urkiza insistió además en su pretensión de emprender acciones legales contra la Diputación vizcaina si se confirma que se han trasladado los residuos a Zabalgarbi, extremo confirmado por el alcalde y el propio diputado foral de Medio Ambiente, el también jeltzale Josu Madariaga. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo