Euskal Herri osoko AHTren inguruko eztabaida Mugerren
GARA |
Mugerreko Elizaberri gaztetxeak herriko trinketean AHTri buruzko eztabaida publikoa antolatu du martxoaren 24rako, arratsaldeko seietan. Bertako gazteekin batera, Hego Euskal Herriko AHT gelditu! Elkarlanean taldeko kideak izanen dira, baita LABeko Geronimo Prieto ere. Ondoren, taloa eta xingarra egonen dira jateko.
Garapen Kontseilua, Hautetsien Kontseilua eta Frantziako Trenbide Sareak Ipar Euskal Herrian eta EAJ, EA eta IU Hego Euskal Herrian AHTren alde agertu eta gero, herriari inposatu nahi diotela adierazi dute Elizaberriko gazteek. Trenbidearen egitasmoari aurre egiteko eta Euskal Herriko ikuspegi osoa izateko eztabaida antolatu du gaztetxeak: «Beranduegi izan aitzin geldiarazi behar dugulako!».