Sanzen Gobernuak mahastizain txikiak baztertzen dituela salatu du EHNEk
Nafarroako Gobernuak mahasgintza sektorean upeltegi handien iritzia bakarrik hartzen duela kontuan salatu du Nafarroako EHNEk. Hori dela-eta, Nafarroako Ardoaren Jatorri Izenaren Batzorde Arautzailea berritzeko hauteskundeetan ez bozkatzeko eskatu die mahastizainei.
Rebeka CALVO |
Nafarroako EHNE sindikatuak bihar Nafarroako Ardoaren Jatorri Izenaren Batzorde Arautzailea berritzeko egingo diren hauteskudeetan ez bozkatzeko eskatu die mahastizainei.
Nafarroako EHNEko arduradun Natxo Larraintzarrek agertutakoaren arabera, erabaki horrekin Nafarroako Gobernuak ezarritako arauen kontra daudela azaldu nahi dute. Izan ere, nekazaritza sindikatuak azaldu zuen Sanzen Gobernuak hauteskunde horien arauak aldatu dituela eta, ondorioz, ekoizle txikienak dira kaltetuenak. «Batzorde Arautzaileak agintea luzatu zuen, modu horretan, arautegia Ardo eta Mahastien Lege berrira egokitzeko», adierazi zuen Larraintzarrek.
Erabaki «zaila»
Erriberriko mahastizain eta Nafarroako EHNEren Nafarroako Ardoaren Jatorri Izenaren Batzorde Arautzaileko ordezkari Juan Jesus Corcinek azaldu zuen: «Erabakia zaila eta asko pentsatutakoa izan da; sektorearen proposamena izan zen, gainera».
Horiek hala, Gobernuak «mahastizain handien eta upeltegien» alde egiten duela esan zuen Corcinek, eta 4.381 ekoizle txikiren eta 704 ertainen beharrak ez dituztela aintzat hartu salatu zuen.
«Gobernuak hauteskundeetako arautegia aldatu duenez, 171 mahastizain handik bi odezkari aukeratu ahal izango dituzte; 4.381 mahastizain txikik hautatu ahal duten kopuru bera, nahiz eta azken horiek Nafarroako mahastizainen ehuneko gehiengoa ordezkatzen duten», azaldu zuen Nafarroako EHNEren ordezkariak.
Upeltegien erroldetan gauza bera gertatzen dela salatu zuen sindikatuko kideak: «Nafarroan dauden 105 upeltegik (kooperatibak diren upeltegi guztiak kontuan hartuta, bat izan ezik) Nafarroko Ardoaren Jatorri Izenaren seien ordezkari berak aukeratuko dituzte: hiru».
Era berean, Nafarroako Ardoaren Lege berria garatzeko sindikatuak hainbat ekarpen egin zituela eta Gobernuak «behin eta berriz» ukatu dituela salatu zuten. «Nekazaritza Departamentuak ez du sektorearen hitza entzun nahi izan, ezta Nafarroa Espainiako Ardoetara pasatzekoa ere. Ekoizle gehienen ezezkoa upeltegi handien presio ekonomikoarengatik isilarazi dute», esan zuen Corcinek.
Los ministros europeos de Agricultura cerraron ayer un acuerdo para que el Parlamento Europeo desbloquee parte de los fondos para desarrollo rural. Estos fondos provienen del recorte de ayudas agrícolas directas y el Parlamento había bloqueado un 20% ya que la Cámara temía discriminaciones entre agricultores de cada país. Sin embargo, no se pusieron de acuerdo ayer sobre la posibilidad de incluir los sectores del vino y de las frutas y hortalizas dentro de la Organización Común del Mercado (OCM) que plantea la Comisión Europea para fundir los 21 sectores agrícolas y otros 23 reglamentos. La presidencia alemana de la UE ha planteado la posibilidad de simplificar las OCM en una sola, cuyo acuerdo político se espera para antes del mes de junio, afecte también a los dos únicos sectores que aún no han sido reformados. Los ministros debaten si esta integración debería hacerse en una o dos fases. Además la mayoría apoyó que las decisiones sobre cuestiones de calado político en esa OCM única continúen en manos de los estados miembros y que, por lo que respecta a cuestiones más técnicas, se estudie caso por caso si los gobiernos las transfieren el Ejecutivo comunitario.
Nafarroako Ardoaren Jatorri Izenaren Batzorde Arautzailea berritzeko biharko hauteskundeetan 171 mahastizain handik 4.381 txikik aukeratu ahal duten ordezkari kopuru bera hautatuko dute; bi, alegia.