GARA > Idatzia > Eskubaloia

Asobal Liga montañismo

Kjelling jokatzeko moduan izango da gaur CAIren aurka

Europako Kopako finalerdietako lehen partidaren bezperan, Portlandek ohiko lehen lerroa berreskuratzen du Zaragozako talde arriskutsua jasotzeko

Aritz SORZABAL | IRUÑEA

Kristian Kjelling eskubiko hankan duela pare bat aste izandako zaintiratuaz osatu da. Beraz, CAI Aragonen aurkako gaurko partidarako prest egongo da (20.30ean, Unibertsitateko kiroldegian). Ligako norgehiagoka hori asteburuan Europako Koparekin hitzordua dutelako aurreratu dute nafarrek. Hain zuzen ere, Txapeldunen Ligako finalerdietako lehen partida dela-eta, Alemaniako Kiel boteretsuaren aurka jokatuko dute igandean.

Baina lehenik CAI Aragon arriskutsua jasoko dute Iruñean. Zaragozako taldea seigarren doa Ligan eta EHFko finalerdietako partida ere badu asteburuan. Partida irabazteko, iruindarrek lan txukuna egin beharko dute, CAI bere historia laburreko denboraldi onena gauzatzen ari baita. «Etxean jokatzen dugu eta bi puntuak lortzera behartuta gaude lider izaten jarraitu nahi badugu. Tentu handiz ibili beharko dugu, kalitate handiko talde bat jasotzen baitugu, edozein menderatzeko gai dena. Ezin gara erlaxatu», nabarmendu zuen Portlanden entrenatzaile Zupo Ekisoainek.

Bidasoak dei egin die zaleei

Bestalde, Asobal Ligako azken postuan jarraitzen duen Bidasoako presidenteak, Jose Angel Sodupek, Artalekun gelditzen diren partidetan larunbatean izandako sarrera bera izatea espero duela adierazi zuen. Izan ere, Bartzelonaren aurkako norgehiagoka ikustera inoiz baino zale gehiago joan zirela esan baitzuen. «Oso une zailan gaude, bigarren itzulia oso gogorra izango da eta etxean jolasteak uste baino garrantzitsuagoa da», esan zuen eta Artalekura joateko deia egin zien irundarrei.

Bidasoak hil ala biziko partida izango du larunbatean etxetik kanpo. Altearen aurka urrezko bi puntu izango ditu jokoan.

Numerosas personas, en su mayoría montañeros, dieron ayer su último adiós al histórico escalador vasco Pedro Udaondo, de 73 años de edad, quien falleció el pasado viernes en los Picos de Europa. La Basílica de la Virgen de Begoña de Bilbao se quedó pequeña para acoger el funeral del vizcaino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo