GARA > Idatzia > Kirolak

belar hockeya

Jolasetako neskek lortu dute asteburu honetako garaipen bakarra

J.L.| BAIONA

Jolasetako neskak izan dira asteburu honetako onenak, izan ere emakumezkoen eta gizonezkoen Ohorezko Mailan dabiltzan taldeen artean, haiek izan baitira irabazi duten bakarrak.

Horiek, SPV 51 taldea hartu zuten, eta 2-1 irabazi zuten, eta mailari eusteko urrats handia egin zuten, zazpigarren postuan jarri baitira. Realeko neskek, berriz, ezin izan zuten ezer egin Deportivo Terrasaren zelaian, 1-0 galdu baitzuen.

Mutiletan, gauzak ez dira hobeto joan, Atletiko San Sebastianek berdinketa lortu duen bitartean, Jolasetak galdu egin zuen.

Gipuzkoarrak Deportivo Terrasa hartu zuten etxean, eta 1-1ekoarekin konformatu behar izan zuten. Donostiarrek lan ona egin zuten, baina gero hori markagailuan ez zen nabaritu.

Jolasetak, aldiz, oso zaila izango du maila nagusian jarraitzea, azkenengo postuan baitira. 7-1 galdu zuten Club de Camporen zelaian. Emaitzak gertatu zen guztia agerian uzten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo