Guggenheim Museoak munduko bideo-sormen jaialdia antolatu du
Hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, Guggenheim Bilbao Museoak Resfest munduko bideo-sormen jaialdi berritzaileenaren X. edizioa antolatu du. Nazioarteko artista onenen bideo musikal, film labur, animazio esperimental eta mugimenduzko diseinu grafikoak izango dira ikusgai. Besteren artean, Chicagoko, Tokyoko, Buenos Airesko, Sydneyko, Lurmutur Hiriko eta Berlingo lanak izango dira. Guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte. Gaur eta bihar, emanaldiak 18.00etan izango dira.