Sanzek aipatu du Erregeari buruz esan zuena «manipulatu» zutela
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak hautsak harrotu zituen iragan asteazkenean, adierazi baitzuen Errege espainola «konprometituta" dagoela herrialde honen egungo estatus politikoa eta administratiboarekin, eta ez zuela onartuko egoera hori «zalantzan jarri lezakeen nahikunderik". Atzo, Sanzek esan zuen sortutako polemikaren atzean «interesak« zeudela, eta bere hitzak «manipulatu" dituztela. Hitzak desegokiak ez zirela baloratu zuen.
GARA |
Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek atzo adierazi zuen iragan asteazkenean Errege espainolaren gainean berak esandako hitzek sortutako polemika, batzuen «interesek» eragin zutela, eta gaineratu zuen bere adierazpenak «manipulatu» dituztela.
Madrilen emandako hitzaldi batean, Sanzek asteazkenean esan zuen Koroa espainola «erabat konprometitua» dagoela gaur egun Nafarroak daukan estatus politikoa eta administratiboarekin, eta gaineratu zuen «inolaz ere» ez lukeela onartuko egoera hori «zalantzan jarri dezakeen nahikunderik».
Esandakoa froga zezakeela aipatu zuen ere UPNko buruak.
Adierazpen horiek hautsak harrotu zituzten, eta Sanzek kritika gogorrak jaso zituen alderdi politiko askoren partetik. PSOEk oso gogor jo zuen bere kontra, eta PPko ordezkariak ere berak esandakoa ezeztatu eta garrantzia kentzen saiatu ziren.
Atzo, Sanzek baloratu zuen bere adierazpenak ez zirela «desegokiak edo desleialak» izan, eta gaineratu zuen «norbait hara joan» zela «nire hitzak manipulatzeko asmoarekin». Alde horretatik, aipatu zuen Nafarroako Gobernuaren oposizioak «bere papela» bete zuela.
Hau esanda, Sanzek Koroa espainolarekiko bere «leialtasuna» eta «errespetua» nabarmendu zituen, eta ziurtatu zuen inolaz ere ez lukeela Errege espainola eztabaida politiko batean nahasiko. Edonola ere, berriz ere aipatu zuen ez zela damutzen esandakoagatik, eta bere jarrera argudiatzeko esan zuen Errege etxeko arduradun ohi Sabino Fernandez del Campok baloratu zuela bere hitzak ez zirela «desegokiak» izan.
Are gehiago, norbaitek barkamena eskatzekotan, hori PSN alderdia izan beharko litzatekeela iritzi zion Nafarroako presidenteak, alderdi horrek «hainbat alditan konstituzioaren kontrako sinboloak azaldu dituelako».
Nafarroak dituen «arriskuak»
Elkarrizketan, Nafarroak gaur egun dituen «arriskuei» buruz galdetu zioten Sanzi, eta erantzun gisa, Pernando Barrena mahaikideak aurreko egunean egindako adierazpen batzuk aipatu zituen berak. Jarraian, gaineratu zuen herrialde hau «Batasunaren helburu ukaezina» dela, eta presidente espainol Jose Luis Rodriguez Zapaterori galdegin zion talde abertzaleari «irmoki eta gogortasunez» erantzun diezaiola.
Sanzek azaldu zuen ere PSNk eta beste talde batek, Nafarroa Baik esaterako, gobernua eskuratzeko akordio bat hitzartzea «zilegia» izango litzatekeela, baina PSOEri eskatu zion aukera hori planteatzen ari den edo ez argi dezala, eta, dena den, «konbentzituta» esan zuen bere agintaldia berrituko duela.
Beste ildo batean, inoiz Kontituzio espainola aldatuko balitz, adierazi zuen berak eskatuko lukeela Behin-behineko Laugarren Xedapena bertan behera geratzea, bere aburuz, Nafarroako biztanleek «argi adierazi baitute autonomien Estatuaren barruan dagoen erkidego batean egon nahi dutela, eta ez dutela nahi herrialde soil bat izan beste erkidego desberdin batean».
Beste zenbait gai ere jorratu zuten elkarrizketan, eta Arnaldo Otegiren kontrako akusazioa bertan behera geratu izana argudio gisa erabiliz, aipatu zuen Gobernu espainola eta ETA, «Batasunaren bitartez, negoziazio prozesuan» sartuta daudela.
La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema que pued.
Miguel Sanzek adierazi zuen ez duela damurik asteazkenean esandakoagatik, eta Koroa espainolarekiko bere «leialtasuna» eta «errespetua» berretsi zituen.