Bixente Vrignonek abertzaletasunari buruzko liburua atera du
Idoia ERASO |
«Izate sentimental xume bat. Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen historia baten jomugak» («Une simple existence sentimentale») liburua atera du Bixente Vrignon kazetariak Gatuzain argitaletxearekin. Gai horrekin kazetariak idazten duen bigarren liburu honetan 1978-1988 urteen arteko historia biltzen du, garai horretako protagonisten adierazpenen bitartez.
Abertzaleen mugimendua Ipar Euskal Herrian indartzen den garaiaren ikuspegi orokorra eman nahi izan du idazleak. Politikaz gain, kultura, hezkuntza, ekonomia eta IK talde armatuari buruz ere idatzi du Bixente Vrignonek. Aldi berean, idazleak nabarmendu zuen: «Iparretarrak taldearen historia idazteko dago oraindik».
«Ipar Euskal Herriko abertzaletasunean transizio eskasa egin da, belaunaldi berriek gutxi dakite duela urte batzuk gertatu zenari buruz», esan zuen idazleak bere liburuaren helburua eta nahia irudikatzeko.