Batasunaren ustez, Erromako Itunaren urteurrenean «ez dago ezer ospatzerik"
Erromako Itunaren 50. urteurrena betetzen da eta oso kritiko agertu da Batasuna. Hala ere, eta Euskal Herriak bere etorkizuna Europatik at ez dagoela kontuan hartuta, Euskal Herriko gatazkaren inguruan harrera aktiboa eta ausarta eskatu dio EBri.
GARA |
Mende erdi igaro da Erromako Itunak Europako Batasunaren sorrera iragarri zuenetik. Berlinen ospakizunak prestatu dituzte asteburu honetarako baina Batasunaren ustez, «ez dago ezer ospatzekorik».
Joseba Alvarez mahaikideak gogora ekarri zuen moduan, EB ez da «desira bat, errealitate konkretua baizik», eta balantzea egiteko orduan, ez da batere baikor agertu.
Aitzitik, «Europaren defizit demokratiko izugarria» salatu zuen, herritarrek bere bizitzan ondorio zuzena duen proiektu horren aurrean erabakitzeko aukerarik ez dutenean. Are gehiago «neurri errepresibo guztien alde egin duen horretan». Garapen ekonomikoan ere EB «gero eta baztertu gehiago sortzen ari» dela salatu zuen: «Desberdintasun sozialak gero eta nabariagoak dira».
Bilakaera hori ondo ulertu daiteke EBren bidean egin diren urratsak kontuan hartuta, beti ere Alvarezen ustean. «Hor dugu euroa, langileoi eta herritarroi inolako onurarik ekarri ez diguna». Edota Maastricht-eko Akordioa, «eredu liberal muturrekoa ezarri zuena». Bere garaian akordio horren aurka Parlamentu espainolean bozkatu zuen alderdi bakarra ezker abertzalea izan zela gogoratu ostean, eta EBko historiarekin jarraitu zuen. «50 urte hauetan berri on bat izan bada, frantses Estatuan eta Herbehereetan Konstituzioari ezetzarena izan da», aldarrikatu zuen.
Pribatizazioa sektore publikoetara hedatzen ari da EB eta, eskubideen karta ahoan duen bitartean, «pertsonen oinarrizko eskubide sozialak mailakatzen ditu. Zuria baldin bazara eskubide batzuk dituzu, bestela...». Zer esanik ez EBren migrazio politikak urtero eragiten duen milaka heriotzak, «Europa asaldatzen ez duen egoera».
Hitzen eta ekintzen arteko aldea nabarmendu zuen Alvarezek baita Kanpo Arazoetan Europar Batasunak aurrera daraman politikan ere, edo hobeto esanda, «politika ezan». Bakea aldarrikatu baina «praktikan» kolaborazio militarra egiten duen Europa da.
Eskubide kolektiboei dagokienez, «herriak ez dira Europa honetan existitzen» eta «kultur aniztasuna estatuen kulturetan eta hizkuntzetan agortzen da», gogor salatu zuenez.
Ausardia handiagoa
Hala ere, Euskal Herriko gatazka, kritikagarria den EB horretan «konpondu beharra» dagoela onartu zuen eta dei egin zien Europako instituzioei irtenbide politikoak bilatzeko bideari euts diezaioten.
Jokabide aktiboa eskatu zion, beraz, EBri, estatuek jartzen dizkioten oztopoen gainetik. «EBk iniziatiba propioz jokatu behar du, Kosovon, Montenegron eta Zipren egin duen bezala, estatu interesak nolabait zalantzan jarrita», amaitu zuen.
Milaka manifestari espero dira Berlinen bihar «Kapitalaren Europarik ez» leloarekin. Alexanderplatzetik Brandeburgoko Aterarino egingo dute protesta 5.000 poliziakide aurrean izango dituztela.
Coincidiendo con los fastos por el 50 aniversario del Tratado de Roma, la cumbre de este fin de semana en Berlín dará el pistoletazo de salida a la renegociación del proyecto constitucional que embarrancó hace dos años con el rechazo francés y holandés al referéndum.
La Declaración de Berlín, que será aprobada el domingo por los jefes de Estado y de Gobierno de los Veintisiete y cuyo contenido fue filtrado ayer, destaca en su último punto la «necesidad de asentar a la Unión Europea sobre nuevas bases institucionales de aquí a las elecciones al Parlamento Europeo de 2009».
Esta fecha límite ha sido finalmente aceptada pese a las reticencias británicas, holandesas y, sobre todo y en el último minuto, del Gobierno euroescéptico checo.
Esta batalla en torno a los tiempos no es sino un aperitivo de las dificultades que acechan a los planes de la canciller alemana, Angela Merkel.
Más allá de la cumbre de Berlín, el verdadero debate comenzará después de las elecciones presidenciales francesas, en torno a mediados de mayo. La controversia en el seno de los Veintisiete promete.
Angela Merkel kantzelaria Europar Batasunak Armada iraunkor bat eratzearen alde azaldu da. Alemaniako ezkerrak, ostera, gerra guztien debekua EBko Konstituzioan ezartzeko exijitu die EBko arduradunei.