GARA > Idatzia > Ekonomia

Hitzarmen kolektiboaren falta patronalaren kontra joan daitekeela dio CCOOk

GARA |

Josu Onaindi Euskadiko CC-OOko idazkari nagusiak EAEn hitzarmen kolektiboaren faltak sortarazten duen egoeraz ohartarazi zion atzo patronalari. «Langileen bi herenek konbenio kolektiborik izan ez izana, patronalaren kontra itzuliko den bumerana da», adierazi zuen Bilbon sindikatuak egin zuen manifestazio baten ostean.

Negoziazio kolektiboa beharra izateaz gain, eskubidea ere badela esan zuen Onaindik. Duinezko soldata, lana eta familia uztartzeko aukera eta lan munduan emakumeentzako eta gazteentzako berdintasun legearen alde borrokatzearen beharra nabarmendu zuen, eta patronalak etekinak handitzearen bidean «ase-ezina» dela salatu zuen.

«Contra la agresion patronal, unidad sindical. Negoziazio kolektiboa trabaturik» leloarekin, manifestazioa egin zuen sindikatuak Bilbon. Aurretik, 2.000 delegatu inguru bildu zituen batzar batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo