ACB Liga
Bilbao Basketek Casillako indarra beharko du Granadari irabazteko
GARA | BILBO
Casilla da Bilbao Basketek aurten daukan garaipen iturri handiena. Hala, arratsaldeko zortzi eta erdietan partida oso garrantzitsua dauka Bizkaiko taldeak ACB Ligan mantentzeko borrokan CB Granadaren aurka Casilla pabiloian.
Arriskutsua da Andaluziako taldea. Joan den larunbatean Bruesa GBC astindu zuen; Bortchard gabe, gainera. Gaur, berriz, pibot estatubatuarra jokatzeko moduan da eta ikusteko dago Weis-ek eta enparauek zer egingo duten Granadako izarra geratzeko.
«Borchardt da denboraldiko MVP, baina kanpoaldeko jokalari sail ona dauka. Gabini joan zaie, baina Sanmartin hegaleko oso ona da. Bestalde, Udrih, Gianella eta Pecile jaurtitzaile eta barneratzaile onak dira. Barrualdean, aldiz, Junyent eta Fernandez dituzte», esan zuen Indautxukoak.