GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoen Binakakoa

Bi biko faboritoek irabaziz ekin diote Txapelketari

Larretxea-Ezkurra II.ak eta Sorhuet-Ozafrainek ez dute hutsik egin

LARRETXEA-EZKURRA II 40

ETXEBERRI-ISTILLARTE 25

SORHUET-OZAFRAIN 40

IDIART-J.C.DERMIT 29

Jon LEUNDA | ARRANGOITZE

Ez zen ezusterik izan Berezkoen Binakako Txapelketako ligaxkako bigarren jardunaldian, eta bi faboritoek irabazi zuten. Atzokoak irabazteaz gain, beraiek dira txapela janzteko ere faborito nagusiak.

Lehenengo partidan, oso neurketa polita ikusi ahal izan zen, eta Arrangoitzeko trinketera joan ziren zaleek gozatu ederra hartu zuten.

Hala ere norgehiagoka honek bi zati oso ezberdin izan zituen. Lehen hogei kintzetan oreka izan zen nagusi erabat, lau pilotariek oso maila ona eman baitzuten, eta berdinketak ere ugari izan ziren p artidan zehar. Lau aldiz egon ziren adostuta, eta azkenekoa, 19-19 izan zen. Une horretan partidak 47 minutu zeramatzan, eta gogortasuna agerian geratu zen.

Hortik aitzinera, ordea, neurketaren norabidea erabat aldatu zen. Ordurarte, bi bikoak oso erritmo bizian aritu ziren, baina hor Istillartek akituta zegoela erakusten hasi zen, eta ezin izan zion ordurarteko erritmoari jarraitu, eta partidak abiadura bizia hartu zuen.

Larretxeak eta Ezkurrak aukera ez zuten alferrik galdu, eta hogei minutuan norgehiagoka amaitu egin zuten, eta finala jokatzeko urrats handia egin zuten. Atzokoan ere Paxkal Ezkurra izan zen onena. Urruñako atzelaria sasoi betean dago, eta bera horretan dagoela menderatzea oso zaila izango da.

Bigarren partidak ere estrainekoaren tankera handia izan zuen. Hain justu, hori ere norgehiagoka oso ederra izan zen, ezbairik gabe, baina partidaren bigarren zatian erabaki zen, izan ere, bi zati ezberdin izan zituen, lehenengoak izan zituen bezalaxe. Berriro ere, faborito nagusiek ez zuten hutsik egin eta gailendu ziren.

Bigarren lehia horretan ere, hogeigarren kintzera bitarte oreka eta berdintasuna izan zen nagusi, bai markagailuan, baita trinketean ere.

Berdinketa ugari

Hamazortzigarren kintzera bitarte, askotan egon ziren adostuta pilotariak, eta 18-18 izan zen azkenekoa, hain zuzen ere.

Hortik aitzinera, Idiartek eta Dermitek ezin izan zuten ordura arte norgehiagokak zeraman erritmoarekin aurrera jarraitu, eta Sorhuetek eta Ozafrainek ez zuten hutsik egin, ordea. Izan ere, 12-5eko partziala lortu zuten, eta 18-18 egotetik, 35-23ra pasatu ziren, eta norgehiagoka erabaki zuten. Idiart eta Dermit nola zeuden ikusita, garbi zegoen, nork irabaziko zuen, eta amaierara bitarte itxarotea falta zen, Sorhuetek eta Ozafrainek partida poltsikoan zuten, eta ez zien ihes egiten utzi.

Hendaiako eta Bankako pilotariak oso ongi aritu ziren eta txapela lortzeko bere hautagaitza argi eta garbi erakutsi zuten. Bien artean oso talde sendoa egiten dute, eta haiei irabaztea edozieni ere, asko kostako zaie, egiten duten gehiena ongi egiten baitute.

Gernika

Mendizabal-Oteiza 20 / Arretxe II-Apraiz 22; Retegi Bi-Argote 22 / Belloso-Mendizabal II 17.

Beotibar

Zalakain-Aizpurua II 27 / Etxeberria IV-Urko 40; Zeberio II-Agirrezabala 40 / Altuna II-San Miguel 35.

Elizondo

Iribarren-Olazar 26 / Matxin V-Ion 30; Matxin III-Lizaso 40 / Bitoria-Eizagirre 36.

Arrangoitze

Larretxea-Ezkurra II 40 / Etxeberri-Istillarte 25; Sorhuet-Ozafrain 40 / Idiart-Dermit JC 29.

Zaramaga

Ubera-Irureta 16 / Etxebarri-Atutxa 22; Matute-Cecilio 12 / Esnal-Gorrotxategi 22; Urmeneta-Aranalde 22 / Gorriti-Beregaña 6.

Labrit (17.15)

Saralegi-Albizuri / Agirre-Eskudero; Olaizola II-Peñagarikano / Bengoetxea VI-Zearra; Esain-Urrizelki - Berasaluze VIII-Beobide.

Ortuella (18.00)

Ariznabarreta-Armendariz / Amarika-Errandonea; Nagore / Mikel.

Euskal (16.30)

Larrea-Zubizarreta / Gorriz-Martinez I; Uterga-Urrutia / Juaristi-Etxeberria III; Sarasua-A.Lekunberri / Bereziartua-Auzmendi.

Galarreta (16.00)

Ibarzabal-Gaztelu / Martínez III-Astibia; Ezkurra-Iriarte / Zeberio II-Lizaso; Agirresarobe-Aizpuru / Matxin III-Etxabe; Zalakain-Ion / Urriza-Badiola.

Deba (10.30)

Urrutia / Zapiain; Gardoki / Zubizarreta; Gutierrez / Noble; Areitio / Azpuru.

Zaramaga (16.00)

Etxabarri-Etxabarri / Loiri-Arangoa; Etxebarri-Erdozia / Luarizaristi-Zubizarreta; Arrieta-Otaegi / Alustiza-Araña; Bravo-Astarriaga / Martinez de Rituerto-Bengoa; Galarza-Olabarrieta / Bazaze-Urrutia; Irazusta-Mujika / Migeltxo-Gereñu.

Elgeta (16.30)

Ortulatxipi / Ladron de Guevara; Alonso / Garcia; Perez / Pikabea.

Zugarramurdi (17.00)

Zazpi Iturri / Irurtzun; Sukia-Arzelus / Ansotegi-Pazos; Ropon-Leunda / Idoate-Galarza; Baez II-Garmendia / Ollo-Mariñelarena.

Zizur Nagusia (9.30)

Lerena II / Iribarren; Mujika / Marcos; Errandonea / Bakaikoa; Altuna / Iribarria; Untxalo / Ugalde; Apeztegia / Jaka; Iraola / Tainta; Ezkurdia-Bilbao; Barberena / Galartza; Ezkurdia-Juanenea; Otxandorena / Angita.

Matiena (20.30)

Urbieta-Otaegi / Iturbe-Elgezabal; Urbieta-Zinkunegi / Soto-Gil; Perez-Domeka / Compañon-Garcia; Olaeta-Gojenola / Soler-Vega.

LARRETXEA-EZKURRA II

40

ETXEBERRI-ISTILLARTE

25

SORHUET-OZAFRAIN

40

IDIART-J.C.DERMIT

29

Bigarren fasea bukatzeko jardunaldi bat falta da

Berezkoen Binakako Txapelketa aurrera doa, eta bigarren fase hori amaitzeko jardunaldi bat besterik ez da falta. Datorren larunbatean, Modernen neurtuko dira Waltari-Etxeto Larretxea-Ezkurra II.aren aurka, eta datorren igandean Armendaritzen izango da azkeneko partida. Han, Sorhuet-Ozafrain Ibarrola-Kurutxariren aurka neurtuko dira.

Gauzak asko aldatzen ez badira, Waltari kubatarrak agur esango dio lehiaketari, bestela bi astetan sekulako hobekuntza eman beharko du. Aurrean, gainera Paxkal Ezkurra izango du, eta gaur egun hura menderatzea oso zaila da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo