GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Biarritzek ezinbestekoa zuen garaipena lortu du

Lapurtarrak hirugarren jarri dira orain, baina gaur Perpinyak eta Tolosak irabazten baldin badute, berriro ere bosgarren postuan geratuko dira

ALBI 10

BIARRITZ 23

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Badirudi Biarritzi ongi etorri zaizkiola Liga jokatu gabe egon diren bi hilabete hauek, garaipen batekin itzuli baitira lehiaketetara. Atzokoa derrigorrez irabazi beharreko horietakoa zen, jokalari lapurtarrak finalerdietatik at geratzeko arrisku bizian baitaude.

Atzo ez zuten norgehiagoka handi horietakoa egin, baina garaipena lortzeko nahikoa izan zen, eta gauzak nola dauden ikusita, horrekin konformatu beharko da. Atzoko emaitzaren ostean, Biarritz hirugarren jarri da, baina Perpinyak eta Tolosak gaur dituzte partidak, eta haiek irabazten baldin badute, lapurtarrak, berriro ere bosgarren geratuko dira.

Atzoko partidako onena Yachvili izan zen. Jaurtitzaile lapurtarrak egin zituen punturik gehien, eta atzokoan ere ezinbesteko jokalaria izan zen zuri-gorrientzat. Orain, datorren igandean Northamptonen aurka jokatuko duten partida prestatu beharko dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo