GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Avironek Castres hartuko du puntuak batzeko asmotan, bestela larri geratuko da

J.L. | BAIONA

Top 14an, Aviron ezin da lo geratu, eta mailari eusteko geratzen zaizkion aukerei heldu nahi baldi badie, ezin du hutsik egin gaur, 18.30ean, Castresen aurka jokatuko duen partidan.

Zuri-urdinek bi hilabete izan dituzte Ligako azkeneko txanpa behar bezala prestatzeko, eta hemendik aitzinera hutsak egiteko oso tarte txikia izango dute. Gaur, aurrez aurre, oso talde zaila izango dute, Castres indartsua izango baita Baionan, hain justu, baina Avironek orain ezin du horri begira egon; izan ere, taldeak ez du astirik aurrean zein duen pensatzeko.

Liga hasiera negargarria izan zuen, eta gerora hobekuntza nabarmena izan baldin badu ere, orduko ordaina jasotzen ari da orain taldea. Hala eta guztiz ere, itxaropenik ez dute galdu Lapurdiko hiriburuan. Stade Française menderatzeko gai izan zen taldea, eta Castresekin ere gauza bera egin dezake.

Izan ere, taldea ongi ibili ez bada ere, zaleen babesa izan baitu, eta gaur ere harmailak ia beteko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo