GARA > Idatzia > Gutunak

Igor Mera Uriarte EGKren Etxebizitzarako teknikaria

Poliziaren jokaera

Martxoaren 23an Barakaldoko Dorretxea Gaztetxearen uztaraztea eta eraistea salatzeko egindako manifestazioan parte hartu genuen. Martxa nahiko jendetsua izan zen eta bertan nerabeek ere (15-16 urte) parte hartu izana ustekabe ederra izan zen. Era berean, ustekabe galanta hartu genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren jokaerarekin. Alde batetik jendearen segurtasuna bermatzeko duten betebeharrari uko egin zioten (trafiko-zirkulazioa ere ez zuten moztu), baina, horretaz gain, hain errebindikazio justua gizarteratu nahi zuten neska-mutikoak kikiltzen saiatu ziren (zentzurik gabe sirenak jotzen, jendea bideoz grabatzen...). Hori guztia gutxi balitz bezala, oso jarrera iraingarri eta zirikatzailea izan zuten herriko gazte mugimenduko pertsonarik ezagunenekin («...etan ostiko bat emango dizut»). Martxa hartan zihoan jendeak, bestalde, patxadaz erantzu zien jarrera hauei, egoera kontrolpean mantenduz. Gizarte baketsu bat eta zinezko demokrazia bat eraiki nahi badugu, Poliziak jokatzen duen papera eta poliziakideek egoera horietan dituzten jarrerak birplan- teatu beharko ditugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo